Castellano | Euskara | Français | English
(2011ko 73- NAOn argitaratutako testua, apirilaren 14an)
Atarikoa
Nafarroako Foru Komunitateko Arrisku Sismikoaren aurkako Babes Zibileko Plan Berezia Nafarroako Larrialdietako Agentziak prestatu du, Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko Foru Legean, Nafarroako Babes Zibileko Lurralde Planean eta arrisku sismikoaren aurrean babes zibilaren plangintzarako oinarrizko gidalerroan ezarritako irizpideekin bat.
Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 13.3 artikuluak Nafarroako Gobernuari esleitzen dio larrialdiko plan bereziak onesteko eskumena, babes zibilaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilari titularrak proposaturik eta aurretik Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak txostena eginda.
Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak 2011ko otsailaren 16an egindako bilkuran Nafarroako Foru Komunitateko Arrisku Sismikoaren aurkako Babes Zibilaren Plan Bereziaren aldeko txostena egin zuen.
Bestalde, Babes Zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Foru Legearen 17.2 artikuluak, Babes Zibilaren Oinarrizko Araua onesten duen apirilaren 24ko 407/1992 Errege Dekretuari dagokionez, Babes Zibilaren Batzorde Nazionalari esleitzen dio honelako larrialdi planak homologatzea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, erabaki du:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Arrisku Sismikoaren aurkako Babes Zibileko Plan Berezia onestea. Plana erabaki honen eranskin gisa agertzen da.
2. Erabaki hau eta eranskina Babes Zibilaren Batzorde Nazionalari jakinaraztea, homologatuak izan daitezen.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta haren eranskina Nafarroako Gobernuaren eko Atarian argitara daitezela agintzea.