(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Erabakia, 2002ko irailaren 16koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak betetzeko jarduketa plana onesten duena. Plan hori Erabaki honen ...

ERABAKIA, 2002KO IRAILAREN 16KOA, NAFARROAKO GOBERNUAK HARTUA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOETAN ATALBURUTZAK ETA BULEGOBURUTZAK BETETZEKO JARDUKETA PLANA ONESTEN DUENA. PLAN HORI ERABAKI HONEN ERANSKINEAN AGERI DA.

(2002ko 132. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 1ean)

Atarikoa

Nafarroako Gobernuak, 2002ko apirilaren 22ko Erabakiaren bidez, berretsi egin zuen Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek 2002ko apirilaren 22an izenpeturiko Ituna, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek 2002 eta 2003. urteetan izanen dituzten lan-baldintzei buruz.

Lan-baldintzei buruzko Itun horren I. eranskinean jarduketa plan bat ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak betetzeko. Plan hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko plantilla organikoan 2001eko abenduaren 31n zeuden atalburutza eta bulegoburutzetatik abiaturik, egutegi bat biltzen du burutza horiek emeki-emeki betez joateko, baita lanpostu horiek bete eta horietan jarduteko gainerako betebehar eta baldintzak ere.

Aurtengo azken hiru hilabeteetan hartan ezarririko prozedurari ekin ahal izateko, bidezko da jarduketa plan hori onestea, 2002ko abuztuaren 31ko datuetan oinarriturik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia ea Barne kontseilariak proposaturik, erabaki du:

Lehena

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak betetzeko jarduketa plana onestea. Plan hori Erabaki honen eranskinean ageri da.

Bigarrena

Erabaki hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

ERANSKINA. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak betetzeko jarduketa plana

Lehena. Xedea.

Jarduketa plan honen xedea da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko hirugarren xedapen gehigarriko 1 eta 4. puntuetan aipatzen diren burutzak betetzeko merezimendu lehiaketen deialdiak antolatzea. Testu Bategina abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako oraingo plantilla organikoan atalburutza eta bulegoburutza asko daudenez, komeni da egutegi bat zehaztea burutza horien deialdietarako, eta burutza horiek betetzen direneino Administrazioaren funtzionamendu normala bermatzen duten neurriak hartzea.

Bigarrena. Aplikazio eremua.

Jarduketa plan honetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako eta haien menpeko erakunde autonomoetan dauden antzeko unitateetako egitura organikoko atalburutza eta bulegoburuza guztiak sartzen dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko unitateburutzak, berezko eskumenak dituenez, jarduketa plan honetako 7. idatz-zatian xedatu bezala beteko dira.

Jarduketa plan honetatik kanpo burutza batzuk gelditzen dira, hots, berariazko arautegietan ezarririko araubide berezien arabera bakarrik betetzen ahal direnak, hala nola, Foruzaingoko unitateburutzak eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko unibertsitatez kanpoko irakasleenak.

Hirugarrena. Aplikatzekoa den arautegia.

Jarduketa plan honetan aipatzen diren atalburutza eta bulegoburutzak, eta horiekin parekatuak, betetzeko merezimendu lehiaketak arau hauek aintzakotzat hartuz gauzatuko dira: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko hirugarren xedapen gehigarria, Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, eta Lehendakaritza eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an emaniko 130/1998 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuak betetzeko deialdietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak ezartzen dituena.

Laugarrena. Deialdietako egutegia eta lanpostuak betetzekoa.

Hona hemen Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan 2002ko abuztuaren 31n dauden burutzak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak, unibertsitatez kanpoko irakasleenak eta Foruzaingokoak izan ezik:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua 60 31 91

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua 6 8 14

Ekonomia eta Ogasun Departamentua 17 15 32

Nafarroako Zerga Ogasuna 23 27 50

Toki Administrazioko Departamentua 15 8 23

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua 18 31 49

Hezkuntza eta Kultura Departamentua 29 73 102

Osasun Departamentua 9 16 25

Nafarroako Lan Osasunaren Institutua 5 5 10

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua 24 47 71

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua 19 42 61

Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa 3 1 4

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Lan eta Turismo Departamentua 19 29 48

Nafarroako Enplegua Zerbitzua 11 29 40

Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentua 7 3 10

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua 10 25 35

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua 5 13 18

Nafarroako Emakumearen Institutua 2 1 3

G U Z T I R A 282 404 686

2003az geroztik departamentu edo erakunde autonomo bakoitzean dauden burutzen 100eko 12,5 beteko dira urtero, gehienez ere 86.

2009. urtean, plana hasi zenez geroztik 6 urte iraganik, urte horretarako aurreikusiriko burutzei 2003. urtean merezimendu lehiaketen bidez beteriko lanpostuak gaineratuko zaizkio. Horiek, berriro ere, lehiaketa bidez bete beharko dira, haiek betetzeko oraingo arautegian ezarririko epea bukatzean. Eta horrela bata bestearen ondoren.

Bosgarrena. Prozedura.

A) Urte bakoitzeko azken hiru hilabeteetan, baita 2002koan ere, Nafarroako Gobernuko kontseilari bakoitzak Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari proposatuko dizkio bere departamentuan eta haren menpeko erakunde autonomoetan hurrengo urtean bete behar diren burutzak. Horiek, gutxienez ere, kasuan kasuko egitura organikoan dauden atalburutza eta bulegoburutzen 100eko 12,5 izanen dira.

Proposamen horretan, nahitaez, burutza horiek betetzeko izangaiek bildu beharko dituzten maila eta gainerako betebeharrak zehaztuko dira.

B) Proposamen hori ezarririko epean egin ezik, ulertuko da kasuan kasuko departamentuak uko egin diola ahalmen horri eta beraz Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari dagokiola.

Kasu horretan, antzinatasunaren arabera dei eginen zaie, hots, oraingo titularrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, etenik gabe, merezimendu lehiaketaren bidez bete ez diren unitateburutzetan emaniko denboraren arabera.

C) Bete beharreko burutzak zehaztu ondoren, kasuan kasuko urteko urtarrilean, oraingo arautegian agindurikoaren arabera, xedatuko dira, Foru Dekretu baten bidez, bakoitzari dagokion maila eta haiek eskuratzeko frogatu beharreko berariazko betebeharrak. Plantilla organikoan burutzei esleitu zaizkien lansari osagarriak ez dira batere aldatuko, salbu eta Nafarroako Gobernuak haietan jarduteko dedikazio mota aldatzea erabakitzen badu.

Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak burutzetarako dei eginen du, Ebazpen bakar baten bidez. Horretan deialdiaren xede diren lanpostuak, epaimahaiak, betebeharrak eta bakoitzaren gainerako ezaugarriak zehaztuko dira.

D) Epaimahaiak.-Eskuarki kide hauek izanen dituzte:

Mahaiburua: Bete beharreko burutza zer Departamenturi edo erakunde autonomori dagoen atxikirik, bertako zuzendari nagusia edo zuzendari kudeatzailea.

Mahaikidea: Kasuan kasuko arloko Langileen Batzordeak izendatua.

Mahaikide-idazkaria: Bete beharreko burutza zer Zerbitzuri dagoen atxikirik, bertako zuzendaria.

Zuzendaritza Nagusi edo Zerbitzu bati esleiturik ez dauden burutzetan, kasuan kasuko departamentuak edo erakunde autonomoak maila bereko beste organo batzuetako titularrak proposatuko ditu mahaikide izateko, bertan daudenen artetik.

Seigarrena. Finantzaketa.

Urtean urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuan, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak kontusail bat sortuko du, handitzen ahalko dena, burutza hauek merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiak finantzatzeko, haien kostua handiagoa bada.

Zazpigarrena. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzuaren berezitasunak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 254 atalburutza edo unitateburutzak, bulegoburutzen antzekoak, berariazko arautegiaren eta jarduketa plan honen arabera beteko dira, prozedurako 5. idatz-zatiari dagokiona izan ezik. Hona hemen:

A) Urtean urteko azken hiru hilabeteetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako organo arduradunek erakunde autonomo horretako Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariari proposatuko dizkiote hurrengo urtean bete beharreko burutzak, gutxienez ere kasuan kasuko egitura organikoan daudenen 100eko 12,5 izanen direnak.

Proposamen horretan, nahitaez, burutza horiek betetzeko izangaiek bildu beharko dituzten maila eta gainerako betebeharrak zehaztuko dira.

B) Proposamen hori ezarririko epean egin ezik, ulertuko da kasuan kasuko zentroak uko egin diola ahalmen horri eta beraz erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari dagokiola.

Kasu horretan, antzinatasunaren arabera dei eginen zaie, hots, oraingo titularrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, etenik gabe, merezimendu lehiaketaren bidez bete ez diren unitateburutzetan emaniko denboraren arabera.

C) Bete beharreko burutzak zehaztu ondoren, kasuan kasuko urtarrilean, oraingo arautegian agindurikoaren arabera, xedatuko dira, Foru Dekretu baten bidez, bakoitzari dagokion maila eta haiek eskuratzeko frogatu beharreko berariazko betebeharrak. Plantilla organikoan burutzei esleitu zaizkien lansari osagarriak ez dira batere aldatuko, salbu eta Nafarroako Gobernuak haietan jarduteko dedikazio mota aldatzea erabakitzen badu.

Gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak burutzetarako dei eginen du, Ebazpen bakar baten bidez. Horretan deialdiaren xede diren lanpostuak, epaimahaiak, betebeharrak eta bakoitzaren gainerako ezaugarriak zehaztuko dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa