(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Funtzio Publikoa :
    • Arau orokorrak :
      • 97/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

97/2012 Foru Dekretua, abuztuaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena

 

(2012ko 169. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 28an)

Atarikoa

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, behar errealetara moldatzeko. Bestetik, beharrezkoa da Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren plantilla aldatzea Jauregiko mandatari lanpostu huts bati dagokionez, iraungi beharreko lanpostua denez gero. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua.

-Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

Hezkuntza Departamentua.

-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

-Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua.

-Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

Hezkuntza Departamentua.

-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

-Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

2. artikulua. Hezkuntza Departamentuko lanpostu bati dagokion euskarazko jakite maila esleitzea.

Iruñeko "Donapea" IIPari atxikiriko administrari laguntzaile izateko 32.235 zenbakiko lanpostuari euskarazko 3. jakite maila esleitu zaio.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

Aldatzen da otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, D edo E maila esleituko zaio, B motako gidabaimenaren beharkizunarekin, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoko burutzari, 4.533 lanpostuari.

Azken xedapenetan lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa