Castellano | Euskara | Français | English
1030/2012 FORU AGINDUA, ABENDUAREN 18KOA, EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGUKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO OGASUN PUBLIKOAREN DIRU-BILKETAN ARITZEN DIREN ENTITATE LAGUNTZAILEEK FUNTSAK SARTU ETA DOKUMENTUAK AURKEZTU EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO 2013KO EPEAK ETA DATAK FINKATZEN DITUENA
(2012ko 251. NAOn argitaratutako testuam abenduaren 27an)
Atarikoa
Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketaren Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretua) Nafarroako Ogasun Publikoari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten finantza entitateekiko harremanak arautzen dira.
Erregelamendu horren 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak finkatuko du entitate laguntzaileek zein toki, epe eta modutan eta bestelako zer baldintzatan eginen duten diru-sarrera eta nola bidaliko duten informazioa.
Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.
Horrenbestez, agindu dut:
1. Nafarroako Zerga Ogasunaren entitate laguntzaileek diru-bilketari buruz prestatutako dokumentazioa aurkeztu eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean sartzeko epeak eta egunak honako hauek izanen dira 2013. urtean:
2013ko EGUTEGIA
HAMABOSTALDIAK |
HAMABOSTALDIKO EGUNAK |
KONT. KOR. OROKORREAN ORDAINTZEKO BALIO DATA |
DOKUMENTUAK AURKEZTEKO | ||
Hilabeteak |
Hilabetearen Izena |
Hurrenkera Zk. |
| ||
Urtarrila |
1.a |
1 |
2012/12/21etik 2013/01/08 arte |
Urtarrilaren 14a |
Urtarrilaren 15a |
Urtarrila |
2.a |
2 |
01-09tik 01-21 arte |
Urtarrilaren 28a |
Urtarrilaren 28a |
Otsaila |
1.a |
3 |
01/22tik 01/31 arte |
Otsailaren 6a |
Otsailaren 7a |
Otsaila |
2.a |
4 |
02/1etik 02/20 arte |
Otsailaren 25a |
Otsailaren 27a |
Martxoa |
1.a |
5 |
02/21etik 03/5 arte |
Martxoaren 11 |
Martxoaren 12a |
Martxoa |
2.a |
6 |
03/6tik 03/20 arte |
Martxoaren 25a |
Martxoaren 27a |
Apirila |
1.a |
7 |
03/21etik 04/5 arte |
Apirilaren 10a |
Apirilaren 12a |
Apirila |
2.a |
8 |
04/6tik 04/22 arte |
Apirilaren 26a |
Apirilaren 29a |
Maiatza |
1.a |
9 |
04/23tik 05/6 arte |
Maiatzaren 10a |
Maiatzaren 14a |
Maiatza |
2.a |
10 |
05/7tik 05/20 arte |
Maiatzaren 24a |
Maiatzaren 27a |
Ekaina |
1.a |
11 |
05/21etik 06/5 arte |
Ekainaren 10a |
Ekainaren 12a |
Ekaina |
2.a |
12 |
06/6tik 06/20 arte |
Ekainaren 25a |
Ekainaren 27a |
Uztaila |
1.a |
13 |
06/21etik 07/5 arte |
Uztailaren 11a |
Uztailaren 12a |
Uztaila |
2.a |
14 |
07/6tik 07/22 arte |
Uztailaren 26a |
Uztailaren 29a |
Abuztua |
1.a |
15 |
07/23tik 08/5 arte |
Abuztuaren 9a |
Abuztuaren 12a |
Abuztua |
2.a |
16 |
08/6tik 08/20 arte |
Abuztuaren 26a |
Abuztuaren 27a |
Iraila |
1.a |
17 |
08/21etik 09/5 arte |
Irailaren 10a |
Irailaren 12a |
Iraila |
2.a |
18 |
09/6tik 09/20 arte |
Irailaren 25a |
Irailaren 27a |
Urria |
1.a |
19 |
09/21etik 10/7 arte |
Urriaren 11 |
Urriaren 14a |
Urria |
2.a |
20 |
10/8tik 10/21 arte |
Urriaren 25a |
Urriaren 28a |
Azaroa |
1.a |
21 |
10/22tik 11/5 arte |
Azaroaren 11 |
Azaroaren 12a |
Azaroa |
2.a |
22 |
11/6tik 11/20 arte |
Azaroaren 25a |
Azaroaren 27a |
Abendua |
1.a |
23 |
11/21etik 12/5 arte |
Abenduaren 10a |
Abenduaren 12a |
Abendua |
2.a |
24 |
12/6tik 12/20 arte |
Abenduaren 26a |
Abenduaren 27a |
2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako diru-sarrerak kontu korronte orokorrean abonatzeko aginduaren dokumentua fax bidez igorri beharko da Diruzaintza Ataleko 848 42 79 55 telefono zenbakira, aurreko xedapen zatian balio-datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Diru-bilketa Zerbitzuari, Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuari, Kontabilitate eta Kontu-hartzailetza Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Azken Xedapena
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.