(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

9/1997 Foru Dekretua, urtarrilaren 20koa, Balioak eguneratzeari buruzko abenduaren 30eko 23/1996 Foru Legea garatzen duena

 

(1997ko 14. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 31n)

Atarikoa

Balioak eguneratzeari buruzko abenduaren 30eko 23/1996 Foru Legeak zenbait gaitan erregelamendura igortzen du, eta Foru Dekretu honek, hain zuzen ere, horiek garatzea du xede.

Horietan adierazgarriena eguneratze-koefizienteak, 1983tik hona izandako depreziazioa kontuan hartu behar dutenak, finkatzeari buruzkoa da. Koefiziente horiek modu malguan aplikatzea aurreikusi da, izan ere, sujetu pasiboak berari egokien iruditzen zaion proportzioa erabili ahal izanen du, baina koefiziente horiek ezin izanen dira unitatea baino txikiagoak izan eta aipatu proportzioa birbaloratu ondare-elementu guztiei aplikatuko zaie.

Foru Dekretuak, halaber, 23/1996 Foru Legearen aurreikuspena zehazten du eguneratze-eragiketen ondoriozko balio hazkuntza garbiaren murriztapena ezartzearen gainean, sujetu pasiboaren finantzatzeko moduaren arabera, hautazko bi sistema ezartzen direlarik sujetu pasiboak horietako edozein aplikatu ahal dezan.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urtarrilaren hogeiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

1. artikulua. Egunera daitezkeen ondare-elementuak.

1. 23/1996 Foru Legearen 2. artikuluaren 1. zenbakiaren bigarren lerroaldean aurreikusitakoaren ondorioetarako eguneratu ahal izanen dira:

a) Finantza-errentamenduaren erregimeneko ondare-elementuak, erosteko aukeraz baliatu izanda edo gabe, kreditu entitateen diziplina eta eskuhartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriko 1. zenbakia aplika dakiekeen kontratuen bitartez. Eguneratzeak bere ondorioak izan ditzan erosteko aukera erabili egin beharko da, bestela, sujetu pasiboak bere zerga egoera erregularizatu egin beharko du, ondorioak sortuko direlarik aukera hura erabili ahal izan zezakeen zergalditik hasita.

b) Higiezinen enpresen orube eta lurrak, are egin diren edo egiten ari diren eraikinei atxikitakoak ere.

2. Eraikinen kasuan, eguneratzeko garaian berezi beharko dira lurraren balioa eta eraikinarena.

2. artikulua. Eguneratze-koefizienteak. Arau orokorra.

1. Eguneratze-koefiziente hauek izanen dira:

Ondare elementua eskuratu edo ekoitzi zen urtea

Koefizienteak

1983 eta aurrekoak

1,93

1984

1,74

1985

1,62

1986

1,54

1987

1,49

1988

1,43

1989

1,36

1990

1,30

1991

1,25

1992

1,21

1993

1,16

1994

1,11

1995

1,05

1996

1,00

Eguneratze-koefiziente hauek gehienekoak dira. Sujetu pasiboak aplikatzen ahal ditu berari egokien iruditzen zaion proportzioan, koefizienteen zatikiaren gainean kalkulatuta. Emaitza aplikatuko zaie ondare-elementu guztiei eta haien amortizazioei, edozein dela ere haiek erosi edo ekoitzitako urtea.

Aurreko lerroaldean horrela aurreikusiagatik ere, izaera orokorrez erabilitako proportzioa ez den beste bat aplikatu ahalko da ondoko ondare-elementuetan:

a) Aurrezki kutxen ongintzako obra sozialari lotutakoak.

b) Kooperatiba sozietateen hezkuntza eta sustapenerako fondoarekin lotutakoak.

c) Fundazioen eta babes jardueren tributu erregimena erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitako zerga erregimena aplika dakiekeen entitateen, eta orobat Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 152. artikuluak aipatzen dituen irabazi asmorik gabeko entitateen xede soziala edo helburu berekia osatzen duten jarduerekin lotutakoak.

d) Ondare historiko-artistikoarekin lotutakoak.

2. Koefizienteak, oro har, honela aplikatuko dira:

a) Erosketa prezioaren edo ekoizpen kostuaren gainean, ondare-elementua erosi edo ekoitzitako urtea kontuan hartuta. Inbertsio gehigarriak edo osagarriak eta hobekuntzak zein urtetan egin, orduko koefizientea aplikatuko zaie horiei.

Ondorio horietarako ez da aplikagarri izanen Kontabilitate Orokorraren Plana onesten duen abenduaren 20ko 1643/1990 Errege Dekretuaren Lehen Xedapen Iragankorrean aurreikusitakoa.

b) Erosketa prezioari edo ekoizpen kostuari dagozkien amortizazioen, hots, zergaren aldetik kengarri izandakoen gainean, kenketa zein urtetan egin zen kontuan hartuta. Dena den, izaera horrekin egin behar izandako amortizazioak hartuko dira gutxienez.

Zergaldia urte naturalarekin bat ez datorrenean, koefiziente aplikagarria izanen da zergaldia hasi zeneko urteari dagokiona.

3. artikulua. Eguneratze-koefizienteak. Arau bereziak.

1. Finantza-errentamendu erregimenean erositako ondare-elementuen kasuan, kreditu entitateen diziplina eta eskuhartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriko 1. zenbakia aplika dakiekeen kontratuen bitartez eginez gero, koefizienteak era honetan aplikatuko dira:

a) Kontratua egiten denean ondare-elementuak duen eskurako balioaren gainean, hura zein urtetan egin zen kontuan hartuta.

b) Zergaren aldetik kengarri izan diren finantza-errentamenduaren kuoten gainean, ondare-elementuaren kostua berreskuratzeari dagokion zatian, kenketa zein urtetan egin zen kontuan hartuta.

c) Erosteko aukera erabili izan bada, zergaren aldetik aukera horri dagozkion amortizazio kengarrien gainean, kenketa zein urtetan egin zen kontuan hartuta.

2. 1983ko abenduaren 31n edo handik aurrera itxitako lehen balantzean dauden ondare-elementuen kasuan, koefizienteak honela aplikatuko dira:

a) Ondare-elementuek aipatu balantzean zuten balioaren gainean, zein urtetan itxi zen kontuan hartuta.

b) Balantze hartan metatu amortizazioen gainean eta ondotik zergaren aldetik kengarri izan direnen gainean, balantzea zein urtetan itxi zen eta amortizazioen kenketa zein urtetan egin zen kontuan hartuta, hurrenez hurren. Hala ere, gutxienean, izaera horrekin egin behar izan ziren amortizazioak hartuko dira.

3. Birbaloratu diren ondare-elementuen kasuan, Enpresen Bategitearen Zerga Erregimena onesten duen Foru Parlamentuaren 1982ko otsailaren 8ko Erabakiaren babesean, edo aurreko zenbakiak aipatzen duen balantzea itxi zen egunaren ondotik, koefizienteak era honetan aplikatuko dira:

a) Erosketa prezioaren edo ekoizpen kostuaren gainean, ondare-elementua erosi edo ekoitzi zen urtea kontuan hartuta, edo, bestela, 1983ko abenduaren 31n edo handik aurrera itxitako lehen balantzean zuten balioaren gainean.

b) Zergen aldetik kengarri izan ziren amortizazioen gainean, izandako balio handitzeari dagokion zatian murriztuak, kenketa egin zitzaien urtea kontuan hartuta. Hala ere, gutxienean, izaera horrekin egin behar izan ziren amortizazioak hartuko dira.

Foru Parlamentuak 1982ko otsailaren 8an hartutako Erabakiak babestu eragiketen kasuan, balio handitze gisa bakarrik hartuko dira entitate erosleak arestian aipatu eragiketak egin aurretik bere ondarean zituen ondare-elementuen gainean praktikatutakoak.

4. Foru Parlamentuak 1982ko otsailaren 8an hartutako Erabakiak babestu eragiketen bidez erositako ondare-elementuen kasuan, erosketa prezioa edo ekoizpenaren kostua entitate erosleak kontabilizatzen duena izanen da eta erosketa urtea, berriz, aipatutako eragiketak egin zirenekoa.

5. Ekainaren 3ko 8/1992 Foru Legeak, bategite, zatitze, aktiboen ekartze, balore-trukatze eta matrize-filial motako sozietateen harremanen zerga erregimena arautzeari buruzkoak, bere I. Tituluan babesten dituen eragiketen ondorioz eskuratutako ondare-elementuen kasuan, koefizienteak era honetan aplikatuko dira:

a) Entitate eskualdatzailearendako erosketa prezioaren edo ekoizpenaren kostuaren gainean, erosi edo ekoitzi zen urtea kontuan hartuta, edo, bestela, 1983ko abenduaren 31n edo handik aurrera itxitako lehen balantzean zuten balioaren gainean.

b) Aurreko letrak aipatzen duen erosketa prezioari edo ekoizpen kostuari dagozkien amortizazioen gainean, hots, zergen aldetik hala entitate eskualdatzailearentzat nola eroslearentzat kengarri izan ziren horien gainean. Hala ere, gutxienean, izaera horrekin egin behar izan ziren amortizazioak hartuko dira.

4. artikulua. Finantzazio modua.

1. Balioak eguneratzeari buruzko 23/1996 Legearen 4. artikuluak aipatzen duen finantzazio modua aintzakotzat hartzearren, eguneratutako elementuen balio handitzea eta haiei dagozkien amortizazioena murriztu eginen dira ondoko portzentaiak aplikatuz, sujetu pasiboak aukeratuta:

a) Ehuneko 40.

b) 100etik kenduta koefizientea bider 100 egin ondoko emaitza, ondoren zehazten den bezala.

a') Zenbakitzailean: fondo propioak. Ondorio horietarako Kapital soziala benetan ordaindutakoa izanen da.

b') Izendatzailean: pasibo osoa honako hauek kenduta: diruzaintza, zordunak, bezeroak, epe motzerako edo luzerako emandako kredituak, bakoitzaren horniduraren zenbatekoan murriztuak.

Koefizientea (inoiz ere unitatea baino handiagoa ezin izanen dena) zehazten duten magnitudeak kalkulatzeko, egunera daitekeen ondare-elementu bakoitza edukitzen den denboran edo azken bost ekitaldietan izandako magnitudeen batez beste aritmetikoa aterako da. Magnitude guztiak ekitaldiaren amaieran daudenak izanen dira.

2. Sujetu pasiboak aukeratutako murriztapen mota egunera daitezkeen ondare-elementu guztiei aplikatuko zaie.

3. Finantza-errentamenduaren erregimeneko ondare-elementuen kasuan, murriztapena gauzatuko da zergen aldetik kengarri gertatutako kostuaren errekuperazioaren gainean, amortizazioak kontuan hartu ordez.

4. Elementu bakoitzaren erosketa prezioaren nahiz ekoizpen kostu eguneratuaren eta amortizazio eguneratuen artean dagoen diferentzia izanen da ondare-elementuaren balio berri eguneratua, artikulu honetan aurreikusitako murriztapena gauzatu ondoren.

5. artikulua. "1996ko Balioak Eguneratzeari buruzko Foru Legearen birbalorazioaren erreserba" izeneko kontuaren saldoaren zehaztapena.

1. Ondare-elementuaren eguneratutako balio berriaren eta lehengo balioaren arteko diferentzia moneta-depreziazioaren ondoriozko gainbalioaren zenbatekoa izanen da.

2. Moneta-depreziazioaren ondoriozko gainbalioen zenbatekoa "1996ko Balioak Eguneratzeari buruzko Foru Legearen birbalorazioaren erreserba" izeneko kontuan ordainduko da, horren ordainetan, eguneratutako ondare-elementuei dagozkien kontuak erabili beharko direlarik, kontabilizatutako amortizazio metatuaren zenbatekoa aldatzeke.

Kontu hori entitatearen fondoaren parte izanen da, ekainaren 1eko 13/1992 Legean, finantza-entitateen baliabideei eta oinarri sendotuko ikuskapenari buruzkoan, eta hura garatzeko arautegian ezarritakoa galarazi gabe.

3. Eguneratzearen ondoriozko balio berria ezin izanen da eguneratutako ondare-elementuak merkatuan duen balioa baino handiagoa izan, higadura teknikoak eta ekonomikoak, eta sujetu pasiboak egin duen erabilera direla eta, haren erabilpen egoera kontuan hartu behar baita.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa aplikatzearen ondoriozko balio soberakina "1996ko Balioak Eguneratzeari buruzko Foru Legearen birbalorazioaren erreserba" izeneko kontuari kargatuko zaio, ondare-elementu bakoitzaren gainbalioaren zenbatekoa zein kontutan islatzen den hantxe ordainduko delarik.

4. Hirugarren artikuluaren 3. zenbakiak aipatzen dituen birbaloratu ondare-elementuen kasuan, eguneratutako elementuaren gainbalioaren zenbatekoari murriztuko zaio lehendik gauzatutako birbalorazioaren zenbatekoa, zenbateko horretara bitarte, eta gauza bera eginen da "1996ko Balioak Eguneratzeari buruzko Foru Legearen birbalorazioaren erreserba" izeneko kontuaren saldoari dagokionez.

5. Hirugarren artikuluaren 5. zenbakiak aipatzen dituen ondare- elementuen kasuan, ekainaren 3ko 8/1992 Foru Legearen 5. artikulua aplikatu ondoren zehaztutako balioa ez den beste batean kontabilizatu badira entitate eroslean, "1996ko Balioak Eguneratzeari buruzko Foru Legearen birbalorazioaren erreserba" izeneko kontuaren saldoa bakarrik agertu beharko da eguneratze-eragiketa egin aurreko balio kontagarriaren gainean eguneratutako ondare-elementuen balio berriaren soberakinaren zenbatekoagatiko balantzean. Memorian isladatu beharko da moneta-depreziazioaren ondoriozko gainbalioaren zenbateko osoa. Zenbateko hori hartuko da abenduaren 30eko 23/1996 Foru Legearen 11. artikuluan araututako eguneratzearen karga bakarraren ondorioetarako.

6. artikulua. Ondare-elementu eguneratuen amortizazioa.

1. Eguneratze-eragiketak burutu aurreko ondare-elementuen balioa, zergen ondorioetarako, amortizatuko da eguneratu aurretik egiten zen modu berberean.

2. Eguneratze-eragiketengatik gertatzen den moneta-depreziazioen ondoriozko gainbalioaren zenbatekoa amortizatuko da ondare-elementu eguneratuen bizi erabilgarria osatzeko gelditzen diren zergaldietan. Ondorio horietarako, aipatu zergaldi bakoitzean kengarri izanen da gainbalio horri portzentaia bat aplikatzetik ateratzen den emaitza. Portzentaia hori aterako da zergaldi bakoitzean kengarri den ondare-elementuaren amortizazioa zatituta eguneratze eragiketak egin aitzinean ondare-elementu horrek zuen balioarekin, kasua bada, lurzoruari dagokion balioa bazter utzita. Ondare-elementuaren baliotzat hartuko da eguneratze-koefizienteak aplikatzearen ondorioei dagokiena, kontuan hartuz zerga kenketak egin zitzaizkien amortizazioak.

Zenbaki honetan aurreikusitako arauak finantza-errentamendu erregimenean dauden ondare-elementuen gainbalioaren zenbatekoari ere aplikatu zaizkio.

7. artikulua. Eguneratze-eragiketak egiteko epea.

1. Eguneratze-eragiketak tarte honetan eginen dira: abenduaren 30eko 23/1996 Foru Legearen 3. artikuluak aipatzen duen ekitaldiaren amaierako egunaren eta ekitaldi horri dagozkion urteko kontuak onesteko epea amaitzen den egunaren artean.

Eguneratze-eragiketen emaitza urteko kontu horietan sartzen den balantzean isladatuko da.

2. Errenten esleipen erregimenaren arabera tributatzen duten pertsona fisiko eta enteen kasuan, eguneratze-eragiketak 1996ko abenduaren 31tik hasi eta 23/1996 Foru Legeak, abenduaren 30ekoak, bere 9. artikuluan aipatzen duen aitorpena aurkezteko epearen azken egunera arte burutuko dira.

8. artikulua. Frogagiriak eta euskarri dokumentalak gordetzea.

Balio-eguneratzeari atxikitzen zaizkion sujetu pasiboek gorde beharko dituzte eta Administrazioaren eskura eduki frogagiriak eta euskarri dokumentalak, eguneratze horrek ukitzen dituen elementu bakoitzaren gainean eginiko eragiketak agertzen dituztenak, haiek ikuskatzeko ezarritako epe osoan.

9. artikulua. Ondare hazkuntza.

"1996ko Balioak Eguneratzeari buruzko Foru Legearen birbalorazioaren erreserba" izeneko kontuaren saldoa 23/1996 Foru Legean edo Foru Dekretu honetan xedatu bezala eratu ez bada, ondare hazkuntza gisa hartuko da, ekainaren 13ko 153/1986 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Testu Bateginaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.

10. artikulua. "1996ko Balioak Eguneratzeari buruzko Foru Legearen birbalorazioaren erreserba" izeneko kontuaren saldoak izanen duen destinoa.

1. Abenduaren 30eko 23/1996 Foru Legearen 8. artikuluaren 5. zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, kontuaren saldoa ez dela eskura jarri ulertuko da legezko obligazio batek entitatea hura aplikatzera behartzen duenean.

2. Tributuen ikuskaritzak "1996ko Balioak Eguneratzeari buruzko Foru Legearen birbalorazioaren erreserba" izeneko kontuaren saldoa ikuskatu eta onartzen duen egunetik hasita, edo ikuskapenik izan gabe horretarako jarritako epea iragaten bada, saldo hark helburu hauek izanen ditu:

a) Emaitza kontagarri negatiboak ezabatzea. Konpentsazioaren xede diren galerak izan daitezke bai frogantza egin den ekitaldiaren aurretikoetatik datozenetik metatutakoak, baita frogantza egin den ekitaldiari dagozkionak edo hurrengoetakoak.

b) Kapital sozialaren handipena. Ondorio horietarako Kapital sozialtzat hartuko dira eraketa, mutua eta asoziazio izaera duten entitateen eraketako dotazioaren fondoa, mutuaren fondoa eta fondo soziala, hurrenez hurren.

c) Eskurapen libreko erreserbak, eguneratze eragiketak isladatu zireneko balantzearen datatik kontatzen hasita hamar urte iragan ondoren, eta gainera, moneta-gainbalioa gauzatua egon dadila.

Finantza-errentamenduaren erregimeneko ondare-elementuetatik heldu den "1996ko Balioak Eguneratzeari buruzko Foru Legearen birbalorazioaren erreserba" izeneko kontuaren saldoaren zatia zenbaki honetan ezarritako xedeetara bideratu ahalko da, bertan aurreikusitako baldintza betetzeaz gainera erosteko aukera erabili izan baldin bada.

Azken Xedapena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa