(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

126/2005 Foru Dekretua, urriaren 10ekoa, urteko aitorpen informatzaileen eredu batzuk Nafarroako Zerga Ogasunari aurkezteko epea ezartzen duena

 

(2005eko 129. NAOn argitaratutako testua, urriaren 28an)

Atarikoa

Tributu administrazioari informazioa eman beharra funtsezko elementua da administrazio horri esleitu zaion egitekoa behar den bezala egin dezan. Horri dagokionez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 103. artikuluan dago araututa obligazio hori izaera orokorrez.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen dituen azaroaren 10eko 673/2003 Foru Dekretuak aurrera egin zuen informazioa emateko obligazioak argitzeko eta indartzeko prozesuan, arloan zegoen arau-amarauna ebitatzeko asmotan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari atxiki baitzizkion.

Aipatutako 673/2003 Foru Dekretuak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 62. artikulua aldatu zuen, eta tributu administrazioari informazioa emateko obligazioa arautu. Horrekin batera arautu ziren aitorpen informatzaile mota guztiak aurkezteko zenbait epe, aurkeztean erabilitako euskarria edozein zela, bai inprimakian bai ordenagailuak zuzenean irakurtzeko euskarrian. Beste alde batetik, 673/2003 Foru Dekretuak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 90.2 artikulua eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduko 40.2 artikulua aldatu zituen, zergen atxikipenen eta konturako dirusarreren urteko laburpenei dagokienez. Aldaketaren ondorioz, aurkezteko epeak luzatu egin ziren erabiltzen zen euskarriaren arabera.

Gaur egun, Nafarroako Zerga Ogasunak tributuen kudeaketan eraginkortasun handiagoa izan dezan laguntzeko, eta subjektu pasiboek informazioa emateko duten obligazioa errazteko asmoz, beharrezkoa da foru dekretu honetan aipatzen diren eredu informatzaileak (aurreko ekitaldiko eragiketei buruzkoak) aurkezteko epeak urte bakoitzeko urtarrilean bateratzea, edozein izanik ere erabiltzen den euskarria.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko urriaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat, dekretatu dut:

Artikulu Bakarra. Aitorpen informatzaileen eredu batzuk aurkezteko epea.

1. Nafarroako Zerga Ogasunari urteko aitorpen informatzaileen ondoko ereduak aurkezteko epea urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean hasi eta urtarrilaren 31n bukatuko da (biak barne), aurreko urteko eragiketei dagokienez.

-170. eredua, etxebizitzen sustatzaileek haien erosketaren kontura jasotako diru kopuruena.

-180. eredua, hiri higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarrerena; atxikipenak eta konturako sarrerak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko, Sozietateen gaineko eta Egoitzagabeen Errentaren gaineko (finkagune iraunkorra) Zergetakoak dira.

-181. eredua, etxebizitzak eskuratzeko ematen diren hipoteka maileguena.

-182. eredua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzena.

-186. eredua, etxebizitzarako kontuena.

-187. eredua, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzena, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Egoitzagabeen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako sarrerena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo ordaintzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez.

-188. eredua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Egoitzagabeen Errentaren gaineko Zergaren (finkagune iraunkorrak) atxikipenen eta konturako sarrerena, kapitalizazio eragiketen edo bizitza edo elbarritasuneko aseguru kontratuen bidez lortutako kapital higigarriko errenta edo irabaziei dagokienez.

-190. eredua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako dirusarrerena, laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei dagokienez.

-191. eredua, banku kontuetako pertsona baimenduena.

-192. eredua, Altxorraren Letrekin egindako eragiketena.

-193. eredua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kapital higigarriko zenbait irabaziren eta Sozietateen gaineko Zergaren eta Egoitzagabeen Errentaren (finkagune iraunkorrak) gaineko Zergaren zenbait errentaren atxikipenen eta konturako sarrerena.

-194. eredua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergako eta Egoitzagabeen Errentaren (finkagune iraunkorrak) gaineko Zergako zenbait errentaren atxikipenen eta konturako sarrerena, besteren kapitalak jaso eta erabiltzearen ondoriozko edonolako aktiboak eskualdatu, amortizatu, ordaindu, trukatu edo aldatzetik heldu direnei dagokienez.

-196. eredua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Egoitzagabeen Errentaren gaineko Zergaren (finkagune iraunkorrak) atxikipenen eta konturako sarrerena, edonolako finantza erakundeetako kontuengatiko kontraprestazioen bidez lortutako kapital higigarriaren errenta edo irabaziei dagokienez (finantza aktiboen gaineko eragiketetatik heldu direnak barne).

-198. eredua, finantza-aktiboekin eta higigarrien beste balore batzuekin egindako eragiketena.

-199. eredua, kreditu entitateen eragiketak identifikatzeko IFZari dagokiona.

-291. eredua, Egoitzagabeen Errentaren gaineko Zergako zergadunek, finkagune iraunkorrik gabe, lortzen dituzten egoitzagabeen kontuetako etekinei dagokiena.

-296. eredua, finkagune iraunkorrik izan gabe eskuratu diren errenten arloan Egoitzagabeen Errentaren gaineko Zergako atxikipenen eta konturako sarrerena.

-345. eredua, pentsio-fondoak kudeatzen dituzten entitateek, pen- tsio-planen sustatzaileek, pentsio-planen antzeko prestazio estalduren sistema alternatiboak dituzten entitateek, eta aurreikuspen sozialeko mutualitateek aurkeztu beharrekoa.

-346. eredua, entitate publiko edo pribatuek nekazari edo abeltzainei ordaindutako dirulaguntza eta kalte-ordainena.

2. Aitorpenak aurkezteko aurreko 1. puntuan aipatzen den epea nahitaez aplikatzekoa da bai inprimakien bidez aurkeztu beharreko aitorpenetan, bai ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarria dutenetan, bai eta bide telematikoen bidez aurkeztekoetan ere.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Ekonomia eta Ogasun kontseilariari ahalmena ematea.

Ekonomia eta Ogasun kontseilariari ahalmena ematen zaio, foru dekretu honek indarra hartuz geroztik, bertan aipatzen diren aitorpen informatzaileen forma eta haiek aurkezteko tokia eta epea zehazteko.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Indargabetutako arauak.

1. Indarrik gabe gelditzen dira, urteko aitorpen informatzaileak aurkezteko epeei dagokienez, foru dekretu honetan xedatutakoaren kontrakoak diren xedapen guztiak.

2. Indarrik gabe gelditu dira, honako honi dagokionez bereziki:

a) Urteko aitorpen informatzaileak aurkezteko epeei dagokienez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 62 eta 90.2 artikuluak eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren 40.2 artikulua.

b) Foru dekretu honetan aipatzen diren urteko aitorpen informatzaileen ereduak aurkezteko epeei dagokienez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emandako foru aginduen manuak, baldin eta foru dekretu honetan aipatzen diren epeak beste batzuk baldin badira.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz 2005. urteko informazioa duten aitorpenei aplikatuko zaie.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa