Castellano | Euskara | Français | English
39/2011 Foru Agindua, ekainaren 17koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea eskuratzeko eta erabiltzeko baldintzak ezartzen dituena
(2011ko 130. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 1ean)
Atarikoa
Europar Batasunak emandako zuzentarauekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak komenigarritzat jotzen du garraio eta logistikaren sektorean ingurumena errespetatzen duten neurriak abiaraztea. Neurrien helburua da emisio kutsagarriak murriztea eta Nafarroako Foru Komunitatearen garapen iraunkorra bultzatzea, bai eta sektore horretako enpresen lehiakortasuna hobetzea, logistika-katean eta garraio-katean inplikaturik dauden agenteek zerbitzu iraunkorrak jasotzeko gero eta handiagoa den eskaerari erantzunez.
Helburu horiekin Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea izeneko markak sortu dira, foru agindu honetan ezartzen diren ingurumen arloko irizpideei jarraituz zerbitzuak ematen dituzten enpresak identifikatzeko.
Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
1. artikulua. Xedea.
Foru agindu honen xedea da Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea izeneko markak ezartzea eta horiek erabili ahal izateko baldintzak finkatzea.
2. artikulua. Definizioa.
Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea izeneko marken helburua da garraio eta logistikaren sektorean zerbitzuak foru agindu honetan ezartzen diren ingurumen arloko irizpideei jarraituz ematen dituzten enpresak identifikatzea. Marka horien zeinu grafikoak foru agindu honen I. eranskinean deskribatzen dira.
3. artikulua. Marken titulartasuna eta araubide juridikoa.
1. Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea izeneko marken jabea Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioa da. Marka horiek foru agindu honen I. eranskinean deskribatzen dira.
2. Marka horien araubide juridikoa foru agindu honetan, Marken abenduaren 7ko 17/2001 Legean eta arloagatik aplikatzekoa den gainerako araudietan ezarritakoa da.
4. artikulua. Eskuratzeko baldintza orokorrak.
1. Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea baldintza hauek betetzen dituzten enpresei emanen zaizkie: salgaien garraio eta logistikaren edo bidaiarien autobus bidezko garraioaren sektoreko enpresa izatea, egoitza fiskala Nafarroan izatea, foru agindu honen II.a) eta II.b) eranskinetan, hurrenez hurren, ezarritako ingurumen arloko irizpideak betetzen dituztela frogatzea eta eranskin horietan adierazitako konpromisoak eta helburuak bere gain hartzea.
2. Zigilu Berdea eskuratzeko, alderdi hauek ziurtatu behar dira, funtsez: ingurumen arloko irizpide kuantitatiboak betetzea (ur kontsumoa, erregai kontsumoa, energia elektrikoaren kontsumoa, atmosferarako isuriak eta langileen prestakuntza ingurumen arloan), kuantifikatu ezin diren irizpideak, ingurumen arlokoak, betetzea (hondakin arriskugarrien kudeaketa eta isurketen kudeaketa), konpromisoak hartzea eta Zigilua Berdea berritzeko bete behar diren helburuak finkatzea.
5. artikulua. Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.
1. Zigilu Berdea eskuratzeko eskabideak horretarako prestatu den ereduaren araberako inprimakietan aurkezten ahalko dira. Inprimakiak Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1 - 2.a, Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren bidez (www.navarra.es) eskuratuko dira.
2. Eskabideak Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzura zuzenduko dira, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3 - behea, Iruña) aurkezten ahalko dira, edo Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren iragarkian (2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 9koa) aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako edozein tokitan, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan azaltzen dena).
3. Eskabidearekin batera interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Eskaeraren sinatzailearen aldeko ahalordearen kopia eta ahaldunaren NANa.
b) Eskatzailearen identifikazio fiskaleko kodea (IFK).
c) Foru agindu honen III.a) eta III.b) eranskinetan zehaztutako dokumentazio teknikoa, Zigilu Berdea eskuratzeko eskatzen diren ingurumen arloko irizpideak betetzen direla frogatzeko eta konpromisoak hartzeko.
d) Eskatzen diren irizpide ekologiko kuantitatiboetako bakoitzaren adierazleak azalduta dituen Excel artxiboa. Eskatzaileek artxiboa Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuan edo Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren bidez (www.navarra.es) eskuratzen ahal dute.
4. Enpresa salgaien garraio eta logistikaren edo bidaiarien garraioaren sektorekoa dela frogatzeko, garraioko operadore aritzeko edo errepideko salgai-garraio edo bidaiari-garraio publikoan aritzeko indarreko baimenaren titulartasunaren bidez eginen da. Titulartasuna ofizioz egiaztatuko du Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak. Aurretik kontsulta eginen dio Garraiolarien eta Garraioko Enpresa Laguntzaile eta Osagarrien Erregistro Orokorrari.
5. Eskabideari erantsitako agiriak CD-ROM batean aurkeztu beharko dira, behar bezala eskaneatuak. Instrukzio organoak edozein momentutan eskatzen ahalko ditu jatorrizko agiriak, egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko.
6. Eskaerak eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, eskatzaileari eskatuko zaio hamabost egun balioduneko epean akatsak zuzendu edo behar diren agiriak aurkeztu ditzala. Aditzera emanen zaio, hala egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da. Ebazpena jakinaraziko zaio.
6. artikulua. Instrukzioa eta egiaztatzea.
1. Zigilu Berdea eskuratzeko prozedura Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak instruituko du.
2. Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak ingurumen arloko irizpide kuantitatiboei buruz eskatzaileak aurkeztutako datuak berrikusi, aztertu eta ebaluatuko ditu. Datu horiek Excel artxiboan eta horri eransten zaizkion agirietan azaldutakoak dira.
Era berean, zerbitzu horrek kuantifikatu ezin diren irizpideak, ingurumen arlokoak, bete izana eta eskatzen diren konpromisoak hartu izana aztertuko ditu, aurkezten den dokumentazioa ebaluatuz.
3. Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaerak egiaztatzeko egoki baderitzo, enpresen instalazioak ikuskatzen ahalko ditu, baita aurkeztu den informazioa zabaltzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein informazio osagarri eskatu ere.
4. Espedienteak instrukzio organoaren proposamen-txostena izanen du. Txosten horretan azaldu behar du eskatzaileak Zigilu Berdea eskuratzeko behar diren irizpide guztiak betetzen dituen.
7. artikulua. Ebazpena.
1. Proposamena ikusirik, Garraio Zuzendaritza Nagusiak Zigilu Berdea eskuratzeko eskaeraren prozedura ebatziko du.
2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta erabakia hartzeko oinarriak bilduko ditu. Eskaera onetsiz gero, Zigilu Berdea berritzeko bete behar diren helburuak adieraziko ditu.
3. Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, 3 hilabetekoa izanen da. Epe horretan ebazpen espresik ematen ez bada, eskatzaileak eskaera baietsi dela ulertzen ahalko du. Eskaeraren ezespenaren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.
4. Behin eskaera onesten duen ebazpena jakinarazita, enpresari agiri hauek emanen zaizkio:
a) Egiaztagiri ofiziala, Garraio Zuzendaritza Nagusiak sinatuta, bere titularra Zigilu Berdea erabiltzeko gaitzen duena, zigiluaren balio-denboran zehar.
b) Zigilu Berdearen irudia erabiltzeko dispositiboak edo euskarriak.
c) Ziurtatutako enpresentzako Zigilu Berdearen intranetean sartzeko pasahitzak.
5. Zigilu Berdearen irudia aplikatzeko eskuliburua eta Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdeari eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdeari dagozkien aplikazio eskuliburuak ziurtatutako enpresen eskura izanen dira Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es).
8. artikulua. Indarraldia.
1. Zigilu Berdea bi urterako emanen da.
2. Salbuespenez, urtebeterako emanen da, enpresa eskatzaileak ezarritako gehieneko maila gainditzen badu ingurumen arloko irizpide kuantitatibo hauetako batean: ur kontsumoa, erregai kontsumoa, elektrizitate kontsumoa eta atmosferarako isuriak, ezarritako gehieneko mailaren %20 gainditu gabe, urtebeteko epean gehieneko mailatik behera murrizteko konpromisoa hartzen badu.
Kasu horretan, enpresak ingurumen arloko irizpide kuantitatibo gainditurako ezarritako gehieneko maila betetzen duela frogatzen duen dokumentazioa aurkezten badu urtebeteko epea bukatu baino lehen, Zigilu Berdea bi urterako emanen zaio, hasierako eskaera aurkezten denetik hasita. Bestela, Zigilu Berdea iraungiko da, foru agindu honen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.
9. artikulua. Jarraipena eta kontrola.
1. Ziurtagiriaren balio-denbora osoan, Garraio Zuzendaritza Nagusiak, edozein unetan, eta aldez aurretik abisatu gabe, egiaztapenak egiten ahalko ditu ziurtatutako enpresaren egoitzan, edo Zigilu Berdea erabiltzeko behar diren baldintzak betetzen ari direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen diren edozein agiri eskatu.
2. Era berean, Garraio Zuzendaritza Nagusiak Zigilu Berdea ongi erabil dadin zainduko du, ziurtatutako enpresen edozein instalaziotan (ibilgailuetan, armairuetan, bulegoetan, garajeetan, etab.) kontrolerako ikuskapenen bidez.
10. artikulua. Zigilu Berdea iraungitzea eta kentzea.
1. Zigilu Berdea iraungi eta kenduko da arrazoi hauetako edozeinengatik:
a) Bere indarraldia amaitzeagatik.
b) 8. artikuluaren 2. idatz-zatian ezarritako urtebeteko epealdia amaitzeagatik, ingurumen arloko irizpide kuantitatibo gaindituaren gehieneko maila bete gabe.
c) Eskuratzeko behar diren baldintzak ez betetzeagatik.
d) Emandako datuak faltsutzeagatik.
e) Foru agindu honetan eta Zigilu Berdea ematen duen ebazpenean ezartzen diren eginbeharrak ez betetzeagatik.
2. Aurreko idatz-zatian aurreikusten diren inguruabarrak gertatuz gero, Garraio Zuzendaritza Nagusiak Zigilu Berdea iraungitzeko eta kentzeko ebazpena emanen du, interesdunari entzun ondoren.
3. Iraungipena 1. idatz-zatiko c), d) eta e) letretan jasotzen diren inguruabarretako batengatik gertatzen bada, enpresak ziurtagiria ezingo du ziurtagiria eskatu berriro bi urte igaro arte, iraungipenaren egunetik hasita.
11. artikulua. Berritzea.
1. Zigilu Berdea berritzeko, enpresak eskatu beharko du.
2. Zigilua berritzeko eskaera aurkeztu beharko da bere indarraldia amaitu baino hilabete lehenago, gutxienez. Epe horretan eskaera aurkezten ez bada, Garraio Zuzendaritza Nagusiak Zigilu Berdea iraungitzeko ebazpena emanen du eta enpresari beste prozedura bat hasteko beharraren berri emanen dio, foru agindu honen 5. artikuluarekin bat.
3. Zigilu Berdea berritzeko, foru agindu honen 5. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritako agiriak aurkeztu beharko dira.
4. Aurkezten diren agiriak ikusirik, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak Zigilu Berdea berritzeko ezarritako helburuak bete diren ebaluatuko du.
5. Ebaluazio hori egin ondoren, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak proposamen-txostena emanen du, eskatzaileak Zigilu Berdea berritzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituen azalduz.
6. Ebazpen proposamena ikusirik, Garraio Zuzendaritza Nagusiak Zigilu Berdea berritzeko prozedura ebatziko du, ebazpen arrazoituaren bidez.
7. Berritzeko eskaera onesten bada, enpresari agiri hauek emanen zaizkio:
a) Egiaztagiri ofiziala, Garraio Zuzendaritza Nagusiak sinatuta, bere titularra Zigilu Berdea erabiltzeko gaitzen duena, zigiluaren balio-denboran zehar.
b) Zigilu Berdearen irudia erabiltzeko dispositiboak edo euskarriak (beste batzuk behar izanez gero).
c) Zigilu Berdea berriro berritzeko bete beharko dituzten helburuak.
8. Zigilu Berdea bi urterako berrituko da. Epe hori igarota, zigilua berritzeko eskaera berriro aurkeztu beharko da, artikulu honetan ezartzen denarekin bat.
12. artikulua. Zigilu Berdearekin ziurtatutako enpresen eginbeharrak.
1. Zigilu Berdearen irudia erabiltzeari dagokionez, ziurtatutako enpresek eginbehar hauek izanen dituzte:
a) Zigilu Berdearen irudia erreproduzituko da Zigilu Berdearen irudia aplikatzeko eskuliburuan agertzen den moduan. Eskuliburu hori ziurtatutako enpresa guztien eskura dago.
b) Zigilu Berdearen diseinua ezin da aldatu, bestelakotu, alderantzikatu edo eredu onartuaren koloreak ez diren beste batzuekin agertu.
c) Markak ageriko leku batean eta irudia aplikatzeko eskuliburuan ezartzen den lekuan egon beharko du, ezin hobeto identifikatzeko.
d) Zigilu Berdearen irudia leku hauetan erabiliko da:
-Ibilgailu, enpresaren web orrian eta fakturetan, nahitaez.
-Armairuetan, bestelako bulego-agirietan, autobus-txarteletan edo posta elektronikoetan, aukeran.
e) 15 urtetik gorako ibilgailuek ezingo dute erabili Zigilu Berdearen irudia, ziurtatutako enpresa batena izan arren.
2. Ziurtatutako enpresak Garraio Zuzendaritza Nagusiari edozein aldaketaren berri eman beharko dio, Zigilu Berdearen baldintzak betetzearen jarraitutasunean eragina izaten ahal badu. Behin inguruabar horiek baloraturik eta egiaztaturik, eta Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak proposaturik, Garraio Zuzendaritza Nagusiak Zigilu Berdearen ziurtagiria indarrean jarraituko duen ebatziko du.
13. artikulua. Zigilu Berdearen sustapena.
1. Garraio Zuzendaritza Nagusiak Zigilu Berdea sustatuko du, garraioaren sektoreari eta kontsumitzaile eta erabiltzaileei zuzendutako sentsibilizazio edo informazio kanpainen bidez.
2. Zigilu Berdearen sustapena horretarako egingo den webgunearen bidez egiten ahalko da. Webgunean ziurtatutako enpresen zerrenda eguneratua izanen da.
14. artikulua. Ez-ziurtatutako enpresek Zigilu Berdea erabiltzea.
1. Marken abenduaren 7ko 17/2001 Legearen 40. artikuluarekin bat, nahitaezko ziurtagiria izan gabe Zigilu Berdea erabiltzen duten enpresen aurkako ekintza zibil edo penalak gauzatzen ahalko ditu Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak organo jurisdikzionalen aurrean.
2. Era berean, enpresa horiek ezingo dute eskuratu Zigilu Berdearen egiaztagiria, nahiz eta iruzurrez erabili ondoren eskatu.
Lehen Xedapen Gehigarria. Zigilu Berdea eskuratu eta erabiltzeko baldintzak berrikustea.
Foru Agindu honek indarra hartu eta bi urteko epean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak berrikusiko ditu Nafarroako Salgaien Garraioaren eta Logistikaren Zigilu Berdea eta Nafarroako Bidaiarien Garraioaren Zigilu Berdea eskuratu eta erabiltzeko baldintzak.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Genero berdintasuna.
Zenbait pertsona edo lanposturi buruz ari denean foru agindu honek genero gramatikal maskulinoko izenak erabiltzen dituen kasu guztietan ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta orokorrean hartzen dituela hizpide, haiek bai emakumezkoek bai gizonezkoek direla ere, erabateko berdintasun-baldintzetan, ondorio juridikoen ikuspegitik.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Nafarroako garraioaren eta logistikaren zigiluaren ikur grafikoa
II. a) ERANSKINA. Ingurumen arloko irizpideak eta konpromisoak
Salgaiak eta Logistika
1.-Ingurumen arloko irizpide kuantitatiboak.
INGURUMEN ARLOKO ALDERDIA |
ADIERAZLEA/PARAMETROA |
UR KONTSUMOA (enpresak garbitegia badu) |
Urtean edo gutxiago/ibilgailu. |
ERREGAI KONTSUMOA |
edo gutxiago/100 km. |
ELEKTRIZITATE KONTSUMOA |
Urtean 23 kW edo gutxiago/m². |
ATMOSFERARAKO ISURIAK |
Ibilgailuen batez besteko isuriak: . CO/kWh. NOX/kWh. HC/kWh. (EURO III motorraren isuriei dagozkie). |
ATMOSFERARAKO CO2 ISURIAK |
CO2 edo gutxiago, egindako kilometroko. |
PRESTAKUNTZA INGURUMEN ARLOAN |
Plantillako %20 ingurumen arloko prestakuntzarekin, zentro homologatuek emandako ikastaroen bidez. |
ERAGIMENEZ GIDATZEKO PRESTAKUNTZA |
Plantillako %25 eragimenez gidatzeko prestakuntzarekin, zentro homologatuek emandako ikastaroen bidez. |
2.-Kuantifikatu ezin diren irizpideak, ingurumen arlokoak.
INGURUMEN ARLOKO ALDERDIA |
JARDUKETA |
HONDAKIN ARRISKUGARRIEN KUDEAKETA |
Hondakin arriskugarrien sortzaile txiki gisa alta-egoeran egotea. |
Hondakin arriskugarrietarako kudeatzaile baimendua izatea. | |
Hondakinen kontrol eta erregistro liburua behar bezala betea, sinatua eta Nafarroako Gobernura bidalia izatea. | |
Hondakin arriskugarriak bereizi, kodetu, biltegiratu, ontziratu eta etiketatzea, legearen arabera. | |
IBILGAILUEN KUDEAKETA EGOKIA |
Erabiltzen ez diren ibilgailuak egokiro birziklatzea. |
LURRETARAKO ISURKETEN KUDEAKETA EGOKIA (ibilgailuen garbitegia izaten bada soilik) |
Isurketen arloko legeria, indarrean dagoena, betetzea. |
ERREGAI ISURKETEN KUDEAKETA EGOKIA (gasolio biltontzia izaten bada soilik) |
Gasolio biltontziaren nahitaezko azterketak egitea. |
Erregai isurketa gertatuz gero, jarduteko jarraibide zehatzak izatea. | |
IBILGAILUEN MANTENTZE-LAN EGOKIAK |
Enpresako ibilgailuen mantentze-lanak egokiro gauzatzea, fabrikatzaileak zehaztutako gomendioei jarraikiz ibilgailuak aztertuz. |
SALGAI ARRISKUTSUEN GARRAIOA. |
Salgai arriskutsuen garraioari buruzko araudia betetzea. |
3.-Konpromisoak.
Ingurumen arloko legeria, indarra dagoena, betetzea. |
Enpresan ingurumen politika ezartzea. |
Ingurumen neurriak ezarrita dituzten hornitzaileak lehenestea. |
Paper birziklatua eta bestelako materia birziklagarriak erabiltzea. |
18 urtetik gorako ibilgailuak ordeztea (Europar Batasunak ez-araututako isurketak dituen motorreko ibilgailuak). |
Hondakin ez-arriskugarriak birziklatzeko konpromisoa. |
II. b) ERANSKINA. Ingurumen arloko irizpideak eta konpromisoak
Bidaiariak
1.-Ingurumen arloko irizpide kuantitatiboak.
INGURUMEN ARLOKO ALDERDIA |
ADIERAZLEA/PARAMETROA |
UR KONTSUMOA (enpresak garbitegia badu) |
Urtean edo gutxiago/ibilgailu. |
ERREGAI KONTSUMOA |
edo gutxiago/100 km. |
ELEKTRIZITATE KONTSUMOA |
Urtean 25 kW edo gutxiago/m². |
ATMOSFERARAKO ISURIAK |
Ibilgailuen batez besteko isuriak: . CO/kWh. NOX/kWh. HC/kWh. (EURO III motorraren isuriei dagozkie). |
ATMOSFERARAKO CO2 ISURIAK |
CO2 edo gutxiago, egindako kilometroko. |
PRESTAKUNTZA INGURUMEN ARLOAN |
Plantillako %20 ingurumen arloko prestakuntzarekin, zentro homologatuek emandako ikastaroen bidez. |
ERAGIMENEZ GIDATZEKO PRESTAKUNTZA |
Plantillako %25 eragimenez gidatzeko prestakuntzarekin, zentro homologatuek emandako ikastaroen bidez. |
2.-Kuantifikatu ezin diren irizpideak, ingurumen arlokoak.
INGURUMEN ARLOKO ALDERDIA |
JARDUKETA |
HONDAKIN ARRISKUGARRIEN KUDEAKETA |
Hondakin arriskugarrien sortzaile txiki gisa alta-egoeran egotea. |
Hondakin arriskugarrietarako kudeatzaile baimendua izatea. | |
Hondakinen kontrol eta erregistro liburua behar bezala betea, sinatua eta Nafarroako Gobernura bidalia izatea. | |
Hondakin arriskugarriak bereizi, kodetu, biltegiratu, ontziratu eta etiketatzea, legearen arabera. | |
IBILGAILUEN KUDEAKETA EGOKIA |
Erabiltzen ez diren ibilgailuak egokiro birziklatzea. |
LURRETARAKO ISURKETEN KUDEAKETA EGOKIA (ibilgailuen garbitegia izaten bada soilik) |
Isurketen arloko legeria, indarrean dagoena, betetzea. |
ERREGAI ISURKETEN KUDEAKETA EGOKIA (gasolio biltontzia izaten bada soilik) |
Gasolio biltontziaren nahitaezko azterketak egitea. |
Erregai isurketa gertatuz gero, jarduteko jarraibide zehatzak izatea. | |
IBILGAILUEN MANTENTZE-LAN EGOKIAK |
Enpresako ibilgailuen mantentze-lanak egokiro gauzatzea, fabrikatzaileak zehaztutako gomendioei jarraikiz ibilgailuak aztertuz. |
3.-Konpromisoak.
Ingurumen arloko legeria, indarrean dagoena, betetzea. |
Enpresan ingurumen politika ezartzea. |
Ingurumen neurriak ezarrita dituzten hornitzaileak lehenestea. |
Paper birziklatua eta bestelako materia birziklagarriak erabiltzea. |
18 urtetik gorako ibilgailuak ordeztea (Europar Batasunak ez-araututako isurketak dituen motorreko ibilgailuak). |
Hondakin ez-arriskugarriak birziklatzeko konpromisoa. |
III. a) ERANSKINA. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak
Salgaiak eta Logistika
Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira CD-ROM batean, behar bezala eskaneatuak:
Administrazio dokumentazioa:
1. Eskabidearen sinatzailearen aldeko ahalordearen kopia eta ahaldunaren NANa.
2. Eskatzailearen identifikazio fiskaleko kodea (IFK).
3. "Ingurumen arloko irizpideak, Salgaiak eta Logistika" Excel artxiboa, behar bezala betea.
Salgaien garraio eta logistikaren sektoreko enpresetarako ingurumen arloko irizpideak frogatzen dituen dokumentazio teknikoa,
Ingurumen arloko irizpide kuantitatiboak.
FROGATU BEHARREKO IRIZPIDE EKOLOGIKOA |
LOTUTAKO AGIRIAK |
UR KONTSUMOA (enpresak garbitegia badu) |
-Eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetako ur kontsumoari dagozkion fakturen kopia. |
-Isurketei buruzko araudia, indarrean dagoena, betetzen duela ziurtatzen duen erantzukizuneko aitorpena. | |
ELEKTRIZITATE KONTSUMOA |
-Eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetako elektrizitate kontsumoari dagozkion fakturen kopia. |
-Instalazioen jabetza-eskrituren kopia, Jabetza Erregistroaren ohar soila edo entitatearen instalazioen azalera egiaztatzeko aukera ematen duen edozein agiri ofizial. | |
ERREGAI KONTSUMOA |
-Eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetako gasolio erosketari dagozkion fakturen kopia. |
-Eskaera ebaluatzeko erreferentzialdian enpresaren ibilgailu guztiek egindako kilometro kopurua biltzen duen agiri ofiziala. Agiri hori ibilgailuen takografo digitaletatik ateratako datuak biltzen dituena edo dagokion aplikazio informatikotik ateratakoa izanen da. | |
-Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizuneko aitorpena, egindako kilometroei eta kontsumitutako erregaiari buruzkoa. | |
-Enpresak gasolio biltontzi berekia badu, agiri hauek aurkeztu beharko dira: . Erregaia biltegiratzeko eta barne-horniketarako lizentzia. . Nahitaezko azterketak egin direla frogatzen duen ziurtagiria, tekniko baimenduak luzatua. . Isurketaren bat gertatuz gero jarduteko jarraibideak dituen agiria. | |
ATMOSFERARAKO ISURIAK |
-Entitateak eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan jardunean izan dituen ibilgailu guztien fitxa teknikoen kopia. |
PRESTAKUNTZA INGURUMEN ARLOAN |
-Enpresako langileek zentro homologatuetan egindako ingurumen arloko prestakuntza ikastaroen asistentzia titulu edo diplomak. |
-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko egungo ziurtagiria, enpresako langileen kopurua argiro zehazten duena. | |
ERAGIMENEZ GIDATZEKO PRESTAKUNTZA |
-Langileek zentro homologatuetan egindako eragimenez gidatzeko prestakuntza ikastaroen asistentzia titulu edo diplomak. |
-Enpresako gidari guztien gidabaimenen fotokopia. |
Kuantifikatu ezin diren irizpideak, ingurumen arlokoak.
HONDAKIN ARRISKUGARRIEN KUDEAKETA |
-Hondakin arriskugarrien sortzaile txikien erregistroan inskribaturik egotearen ziurtagiria. |
-Hondakinen onarpen-dokumentua, eskaera ebaluatzeko erreferentziako urterako hondakinen kudeatzaile batek luzatua. | |
-Hondakinen kontrol eta segimenduko dokumentuaren kopia. Dokumentu horrek behar bezala betea, sinatua eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eskumena duen departamentuan aurkeztua izan behar du. | |
-Erantzukizuneko aitorpena, hondakin arriskugarrien arloko araudia, indarrean dagoena, betetzen dela adierazten duena. |
|
Konpromisoak.
INGURUMEN ARLOKO LEGERIA, INDARREAN DAGOENA |
-Erantzukizuneko aitorpena, ingurumen arloko araudia, indarrean dagoena, betetzen dela eta enpresak ingurumen politika ezarrita duela adierazten dituena. |
HONDAKIN EZ-ARRISKUGARRIEN KUDEAKETA |
-Erantzukizuneko aitorpena, paper birziklatua eta bestelako material birziklagarriak erabiltzeko eta hondakin ez-arriskugarriak behar bezala birziklatzeko adierazten duena. |
IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK |
-Tailerraren ziurtagiria, fabrikatzaileak zehaztutako gomendioari jarraikiz ibilgailuak aztertu direla adierazten duena. |
-Azterketak enpresako tailer berekietan eginez gero, erantzukizuneko aitorpena erantsiko da, non fabrikatzaileak zehaztutako gomendioei jarraikiz ibilgailuak aztertu direla adierazten baita. | |
SALGAI ARRISKUTSUEN GARRAIOA. |
-Enpresak salgai arriskutsuak garraiatzen badu, agiri hau aurkeztu beharko da: . Erantzukizuneko aitorpena, salgai arriskutsuen garraio arloko araudia, indarrean dagoena, betetzen duela adierazten duena. |
IBILGAILUAK ORDEZTEA |
-Enpresak 18 urtetik gorako ibilgailuaren bat izanez gero, agiri hau aurkeztu beharko da: . Erantzukizuneko aitorpena, ibilgailuak ordezteari buruzkoa. |
HORNITZAILEAK LEHENESTEA |
-Erantzukizuneko aitorpena, ingurumen neurriak ezarrita dituzten hornitzaileak lehenesteari buruzkoa. |
Bestelako dokumentazio tekniko osagarria:
Eskaeraren urtean ibilgailuren bati baja eman bazaio, agiri hauek erantsi beharko dira:
-Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak luzatutako ziurtagiria, ibilgailuen bajak, eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan emandakoak, frogatzen dituena.
-Behar den ziurtagiria, ibilgailu horiek birziklatzeko baimena duen kudeatzaileak luzatua.
Bestelako erantzukizuneko aitorpenak:
Foru agindu honen 8. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritako irizpideetako bat gainditzen bada, erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko da, gainditu den adierazlea murriztu eta beteko dela adierazten duena, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es) eskura dagoen ereduaren arabera.
Enpresak egokitzat jotzen badu, aurreko irizpideetako bat egiaztatzeko beharrezkotzat jotako edozein agiri edo erantzukizuneko adierazpen sartzen ahal du.
III. b) ERANSKINA. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak
Bidaiariak
Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira CD-ROM batean, behar bezala eskaneatuak:
Administrazio dokumentazioa:
1. Eskabidearen sinatzailearen aldeko ahalordearen kopia eta ahaldunaren NANa.
2. Eskatzailearen identifikazio fiskaleko kodea (IFK).
3. "Ingurumen arloko irizpideak, Bidaiariak" Excel artxiboa, behar bezala betea.
Bidaiariak errepidez garraiatzearen sektoreko enpresetarako ingurumen arloko irizpideak frogatzen dituen dokumentazio teknikoa,
Ingurumen arloko irizpide kuantitatiboak.
FROGATU BEHARREKO IRIZPIDE EKOLOGIKOA |
LOTUTAKO AGIRIAK |
UR KONTSUMOA (enpresak garbitegia badu) |
-Eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetako ur kontsumoari dagozkion fakturen kopia. |
-Isurketei buruzko araudia, indarrean dagoena, betetzen duela ziurtatzen duen erantzukizuneko aitorpena. | |
ELEKTRIZITATE KONTSUMOA |
-Eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetako elektrizitate kontsumoari dagozkion fakturen kopia. |
-Instalazioen jabetza-eskrituren kopia, Jabetza Erregistroaren ohar soila edo Entitatearen instalazioen azalera egiaztatzeko aukera ematen duen edozein agiri ofizial. | |
ERREGAI KONTSUMOA |
-Eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetako gasolio erosketari dagozkion fakturen kopia. |
-Eskaera ebaluatzeko erreferentziako urtean enpresen ibilgailu guztiek egindako kilometro kopurua biltzen duen agiri ofiziala. Agiri hori ibilgailuen takografo digitaletatik ateratako datuak biltzen dituena edo dagokion aplikazio informatikotik ateratakoa izanen da. | |
-Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizuneko aitorpena, egindako kilometroei eta kontsumitutako erregaiari buruzkoa. | |
-Enpresak gasolio biltontzi berekia badu, agiri hauek aurkeztu beharko dira: . Erregaia biltegiratzeko eta barne-horniketarako lizentzia. . Nahitaezko azterketak egin direla frogatzen duen ziurtagiria, tekniko baimenduak luzatua. . Isurketaren bat gertatuz gero jarduteko jarraibideak dituen agiria. | |
ATMOSFERARAKO ISURIAK |
-Entitateak eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan jardunean izan dituen ibilgailu guztien fitxa teknikoen kopia. |
PRESTAKUNTZA INGURUMEN ARLOAN |
-Enpresako langileek zentro homologatuetan egindako ingurumen arloko prestakuntza ikastaroen asistentzia titulu edo diplomak. |
-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko egungo ziurtagiria, enpresako langileen kopurua argiro zehazten duena. | |
ERAGIMENEZ GIDATZEKO PRESTAKUNTZA |
-Langileek zentro homologatuetan egindako eragimenez gidatzeko prestakuntza ikastaroen asistentzia titulu edo diplomak. |
-Enpresako gidari guztien gidabaimenen fotokopia. |
Kuantifikatu ezin diren irizpideak, ingurumen arlokoak.
HONDAKIN ARRISKUGARRIEN KUDEAKETA |
-Hondakin arriskugarrien sortzaile txikien erregistroan inskribaturik egotearen ziurtagiria. |
-Hondakinen onarpen-dokumentua, eskaera ebaluatzeko erreferentziako urterako hondakinetarako kudeatzaile batek luzatua. | |
-Hondakinen kontrol eta segimenduko dokumentuaren kopia. Dokumentu horrek behar bezala betea, sinatua eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eskumena duen departamentuan aurkeztua izan behar du. | |
-Erantzukizuneko aitorpena, hondakin arriskugarrien arloko araudia, indarrean dagoena, betetzen dela adierazten duena. |
|
Konpromisoak.
INGURUMEN ARLOKO LEGERIA, INDARREAN DAGOENA |
-Erantzukizuneko aitorpena, ingurumen arloan indarrean dagoen araudia betetzen dela eta enpresak ingurumen politika ezarrita duela adierazten dituena. |
HONDAKIN EZ-ARRISKUGARRIEN KUDEAKETA |
-Erantzukizuneko aitorpena, paper birziklatua erabiltzeko eta hondakin ez-arriskugarriak behar bezala birziklatzeko adierazten duena. |
IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK |
-Tailerraren ziurtagiria, fabrikatzaileak zehaztutako gomendioari jarraikiz ibilgailuak aztertu direla adierazten duena. |
-Azterketak enpresako tailer berekietan eginez gero, erantzukizuneko aitorpena erantsiko da, non fabrikatzaileak zehaztutako gomendioei jarraikiz ibilgailuak aztertu direla adierazten baita. | |
IBILGAILUAK ORDEZTEA |
-Enpresak 18 urtetik gorako ibilgailuaren bat izanez gero, agiri hau aurkeztu beharko da: . Erantzukizuneko aitorpena, ibilgailuak ordezteari buruzkoa. |
HORNITZAILEAK LEHENESTEA |
-Erantzukizuneko aitorpena, ingurumen neurriak ezarrita dituzten hornitzaileak lehenesteari buruzkoa. |
Bestelako dokumentazio tekniko osagarria:
Eskaeraren urtean ibilgailuren bati baja eman bazaio, agiri hauek erantsi beharko dira:
-Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak luzatutako ziurtagiria, ibilgailuen bajak, eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan emandakoak, frogatzen dituena.
-Behar den ziurtagiria, ibilgailu horiek birziklatzeko baimena duen kudeatzaileak luzatua.
Bestelako erantzukizuneko aitorpenak:
Foru agindu honen 8. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritako irizpideetako bat gainditzen bada, erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko da, gainditu den adierazlea murriztu eta beteko dela adierazten duena, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es) eskura dagoen ereduaren arabera.
Enpresak egokitzat jotzen badu, aurreko irizpideetako bat egiaztatzeko beharrezkotzat jotako edozein agiri edo erantzukizuneko adierazpen sartzen ahal du.
IV. a) ERANSKINA. Helburuak, salgaiak eta logistika
Ingurumen arloko irizpide kuantitatiboen helburuak.
INGURUMEN ARLOKO ALDERDIA |
HELBURUA |
Ur kontsumoa |
Ur kontsumoa murriztea, urtean edo gutxiago/ibilgailu lortu arte. |
Erregai kontsumoa |
Erregai kontsumoa murriztea, edo gutxiago/100 km lortu arte. |
Elektrizitate kontsumoa |
Elektrizitate kontsumoa murriztea, urtean 20,7 kW edo gutxiago/m² lortu arte. |
Atmosferarako isuriak -CO, NOX, HC eta partikulak- |
Isuriak murriztea. |
EURO I edo hortik gorako motorra duten autobus guztiak. | |
Atmosferarako CO2 isuriak |
Isuriak murriztea, CO2 edo gutxiago lortu arte, egindako kilometroko. |
Ingurumen arloko prestakuntza |
Plantillako %100 ingurumen arloko prestakuntzarekin, zentro homologatuek emandako ikastaroen bidez. |
Eragimenez gidatzeko prestakuntza |
Plantillako %100 eragimenez gidatzeko prestakuntzarekin, zentro homologatuek emandako ikastaroen bidez. |
Kuantifikatu ezin diren irizpide kuantitatiboen helburuak, ingurumen arlokoak.
INGURUMEN ARLOKO ALDERDIA |
HELBURUA |
Hondakinen kudeaketa |
Hondakin arriskugarrien kudeaketa egokia eta dagokion araudia betetzea: -Hondakin arriskugarrien sortzaile txikien erregistroan inskribaturik egotea. -Hondakin arriskugarrietarako kudeatzaile baimendua izatea. -Hondakinen kontrol eta segimenduko dokumentua behar bezala betea, sinatua eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eskumena duen departamentura bidalia izatea. -Hondakin arriskugarriak bereizi, kodetu, biltegiratu, ontziratu eta etiketatzea, legearen arabera. . Erabiltzen ez diren ibilgailuak egokiro birziklatzea. |
Hondakin ez-arriskugarrien kudeaketa egokia: . Hondakin ez-arriskugarriak birziklatzea, edozein motatakoak, horretarako prestatutako garbiguneak erabiliz. | |
Isurketen kudeaketa |
Lurretarako erregai-isurketak egokiro kudeatu eta kontrolatzea: -Erregaia biltegiratzeko eta barne-horniketarako behar den lizentzia izatea. -Gasolio biltontziaren nahitaezko azterketak egitea. . Erregai-isurketaren bat gertatuz gero nola jardun enpresak ezarritako jarraibideak dituen agiria izatea. |
Isurketen kudeaketa. |
Isurketei buruzko araudia, indarrean dagoena, betetzea. |
Hartutako konpromisoen helburuak.
INGURUMEN ARLOKO ALDERDIA |
HELBURUA |
Enpresan ingurumenarekiko konpromisoa |
Ingurumen arloko legeria, indarrean dagoena, betetzea. |
Enpresan ingurumen politika izatea. | |
Ingurumen neurriak ezarrita dituzten hornitzaileak lehenestea, betiere haien produktu edo zerbitzuen baldintza tekniko-ekonomikoak eta gainerako hornitzaileek eskainitakoak berdinak badira. | |
Paper birziklatua erabiltzea, eta paper mota horren erabilera urtero handitzea. |
IV. b) ERANSKINA. Helburuak, bidaiariak
Ingurumen arloko irizpide kuantitatiboen helburuak.
INGURUMEN ARLOKO ALDERDIA |
HELBURUA |
Ur kontsumoa |
Ur kontsumoa murriztea, urtean edo gutxiago/ibilgailu lortu arte. |
Erregai kontsumoa |
Erregai kontsumoa murriztea, edo gutxiago/100 km lortu arte. |
Elektrizitate kontsumoa |
Elektrizitate kontsumoa murriztea, urtean 22,5 kW edo gutxiago/m² lortu arte. |
Atmosferarako isuriak -CO, NOX, HC eta partikulak- |
Isuriak murriztea. |
EURO I edo hortik gorako motorra duten autobus guztiak. | |
Atmosferarako CO2 isuriak |
Isuriak murriztea, CO2 edo gutxiago lortu arte, egindako kilometroko. |
Ingurumen arloko prestakuntza |
Plantillako %100 ingurumen arloko prestakuntzarekin, zentro homologatuek emandako ikastaroen bidez. |
Eragimenez gidatzeko prestakuntza |
Plantillako %100 eragimenez gidatzeko prestakuntzarekin, zentro homologatuek emandako ikastaroen bidez. |
Kuantifikatu ezin diren irizpide kuantitatiboen helburuak, ingurumen arlokoak.
INGURUMEN ARLOKO ALDERDIA |
HELBURUA |
Hondakinen kudeaketa |
Hondakin arriskugarrien kudeaketa egokia eta dagokion araudia betetzea: -Hondakin arriskugarrien sortzaile txikien erregistroan inskribaturik egotea. -Hondakin arriskugarrietarako kudeatzaile baimendua izatea. -Hondakinen kontrol eta erregistro liburua behar bezala betea, sinatua eta Nafarroako Gobernura bidalia izatea. |
|
-Hondakin arriskugarriak bereizi, kodetu, biltegiratu, ontziratu eta etiketatzea, legearen arabera. . Erabiltzen ez diren ibilgailuak egokiro birziklatzea. Hondakin ez-arriskugarrien kudeaketa egokia: . Hondakin ez-arriskugarriak birziklatzea, edozein motatakoak, horretarako prestatutako garbiguneak erabiliz. |
Isurketen kudeaketa |
Lurretarako erregai-isurketak egokiro kudeatu eta kontrolatzea: -Erregaia biltegiratzeko eta barne-horniketarako behar den lizentzia izatea. -Gasolio biltontziaren nahitaezko azterketak egitea. . Erregai-isurketaren bat gertatuz gero nola jardun enpresak ezarritako jarraibideak dituen agiria izatea. |
Isurketen kudeaketa. |
Isurketen arloko araudia, indarrean dagoena, betetzea. |