Castellano | Euskara | Français | English
(2009ko 11. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 26an)
Atarikoa
Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 40.1 artikuluak ezartzen du baterako zerbitzurako eremu bakoitzeko udalei edo toki entitate eskudunari dagokiela taxien hiri zerbitzuei aplikatu beharreko tarifak onestea. Onespen horrek indarra duen legeriaren arabera baimendutako prezioen araubidea izanen du. Onespenaren aurretik, betiere entzunaldia eman beharko zaie taxien sektorea ordezkatzen duten lanbide elkarteei eta tokian tokiko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei.
Iruñerriari dagokionez, 9/2005 Foru Legearen azken xedapen gehigarri bakarrean eremua osatzen duten udalerriak zeintzuk diren finkatzen da eta, halaber, Iruñerriko Mankomunitatea izanen dela toki entitate eskuduna.
Horrekin guztiarekin bat, Iruñerriko Mankomunitateak batzar orokorrean hartutako erabakiaren ziurtagiria aurkeztu du, 2009. urteko taxi zerbitzuaren tarifei buruzkoa.
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteekin eta Taxisten lanbide elkarteekin urtarrilaren 13an bildu eta haien iritzia entzun da, eta Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 40.1 artikuluan eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39.d) artikuluan ezarritakoa bete da.
Ikusi da Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak egin duen txostena tarifak onesteko aurkeztutako eskaeraren gainean.
Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, ebatzi dut:
1. Iruñerriko baterako taxi zerbitzurako eremuaren 2009. urteko tarifa hauek onestea:
1. tarifa: lanegunetan egunez aplikatzekoa (6:00etatik 23:00ak arte) Iruñerriko Baterako Zerbitzurako A eremuan.
-Bandera jaistea: 1,944 euro.
-Ibilitako kilometro bakoitzeko: 0,728 euro.
-Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: 16,422 euro.
2. tarifa: lanegunetan egunez aplikatzekoa (6:00etatik 23:00ak arte) Iruñerriko Baterako Zerbitzurako B eremuan, eta asteburuetan, jaiegunetan eta lanegunetan gauez (23:00etatik 6:00ak arte) Iruñerriko Baterako Zerbitzurako A eremuan.
-Bandera jaistea: 2,800 euro.
-Ibilitako kilometro bakoitzeko: 0,965 euro.
-Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: 21,109 euro.
3. tarifa: asteburuetan, jaiegunetan eta lanegunetan gauez aplikatzekoa (23:00etatik 6:00ak arte) Iruñerriko Baterako Zerbitzurako B eremuan.
-Bandera jaistea: 3,281 euro.
-Ibilitako kilometro bakoitzeko: 1,201 euro.
-Itxaron beharreko ordu bakoitzeko: 26,257 euro.
Gehigarriak:
Garraiorako geltokietan hasi edo bukatzen diren zerbitzuak:
-Aireportua: euro.
-Tren geltokia: euro.
-Autobus geltokiaren barnealdea: euro.
Telefonoz edo antzeko sistema teknologikoen bitartez adostu eta tarifa desberdinen arabera hasten diren zerbitzuak:
-Telefonoz adostua, 1. tarifa: 0,93 euro.
-Telefonoz adostua, 2. tarifa: euro.
-Telefonoz adostua, 3. tarifa: euro.
2. Jaiegunak jaiegunen egutegi ofizialean, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren ebazpenez onetsitakoan, ezartzen direnak izanen dira.
Egun horiez gain, eta Iruñerriko Baterako Zerbitzurako A eremuan bakar-bakarrik, jaieguntzat hartuko da sanferminetako epea, uztailaren 6tik 14ra bitartekoa alegia, biak barne.
3. Tarifa horietan sartua da Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
4. Tarifa horiek ibilgailuaren barrenean, erabiltzaileak aise ikusteko moduko toki batean, jarri beharko dira, 9/2005 Foru Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
5. Tarifek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.
6. Ebazpen hau Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau Nafarroan dauden taxilarien lanbide elkarteei eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen elkarteei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola bide administratiboari bukaera ematen eta ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
8. Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, eta aditzera ematea horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.