(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Garraioak :
    • Bidaiarien garraioak :
      • 9/2009 Ebazpena, urtarrilaren 19KOA, Garraio Zuzendari Nagusiak Emana, taxien hiriarteko zerbitzuen tarifak onesten dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

9/2009 Ebazpena, urtarrilaren 19KOA, Garraio Zuzendari Nagusiak Emana, taxien hiriarteko zerbitzuen tarifak onesten dituena

 

(2009ko 14. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 2an)

Atarikoa

Asociación Independiente de Taxistas Autopatronos de Navarra (AITAN) izeneko elkarteak taxien hiriarteko zerbitzuen tarifa berriak onesteko eskatu du.

Garraio zuzendari nagusiak, abuztuaren 19ko 144/2008 Ebazpenaren bidez, tarifa horien azken igoera onartu zuen. Ebazpen hori 2008ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3an.

Ebazpen horren bidez, taxien hiriarteko zerbitzuen tarifa berriak onetsi ziren.

Prezioa, egindako kilometro bakoitzeko: euro

Prezioa, zain egondako ordu bakoitzeko: 13,60 euro

Kobratzeko gutxieneko zenbatekoa: euro

23:00etatik 6:00ak bitarteko gaueko zerbitzuetan eta, larunbat eta igandeetan, 0:00etatik 24:00ak bitartekoetan, zenbatekoa %25 garestituko da, eguneko tarifaren gainean.

Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 40. 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, taxien hiriarteko zerbitzuei aplikatu beharreko tarifen araubidea onestea garraioen arloko eskumena duen departamentuari dagokio, taxien sektorea ordezkatzen duten lanbide-elkarteei eta erabiltzaile eta kontsumitzaileen elkarteei entzunaldia eman ondoren.

Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuak taxien hiriarteko zerbitzuen tarifa adierazten diren zenbatekoetan handitzea proposatu du, iraileko Nafarroako KPIaren arabera, azken urte hauetan egin izan den bezala. Izan ere, irizpide horri eustea komeni da. Itxaron ordurako gehitze berezia izanen da, tarifen azken igoeran ez baitzen handitu.

Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak, abenduaren 24an, adierazi du 2009rako KPIrako aurreikusten den berrikuspena %2,3koa dela, Espainiako Bankuaren arabera. Onesten den igoera urtean-urteko iraileko KPIaren arabera proposatzen dena bada, hurrengo ekitaldietan atxiki dakiola irizpide horri eskatu du.

Horrenbestez, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak adierazitakoarekin bat, ebatzi dut:

1. Taxien hiriarteko zerbitzuei ondoren azaltzen diren gehieneko tarifak aplikatzea. Tarifek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra:

Prezioa, egindako kilometro bakoitzeko: euro.

Prezioa, zain egondako ordu bakoitzeko: 14,70 euro.

Kobratzeko gutxieneko zenbatekoa: euro.

Zain egoteko aldiak hamabost minutuko tarteetan kontatuko dira, 3,67 euro denbora-tarte bakoitzeko.

23:00etatik 6:00ak bitarteko gaueko zerbitzuetan eta, larunbat eta igandeetan, 0,00:00etatik 24,00:00ak bitartekoetan, zenbatekoa %25 garestituko da, eguneko tarifaren gainean.

2. Ebazpen honetan onesten diren tarifak taxien hiriarteko zerbitzuak emateko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandako baimenen babesean egiten diren taxien hiriarteko zerbitzu guztiei aplikatuko zaizkie.

3. Ebazpen honek ukitzen dituen ibilgailuek tarifa-taula egokiak eraman beharko dituzte, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuak ikuskatu beharko dituenak.

4. Ebazpen hau Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, Asociación Independiente de Taxistas Autopatronos de Navarra (AITAN) izeneko elkarteari eta Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteari jakinaraztea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen kontra, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariari zuzenduta, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Ebazpen honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen.

Administrazio Publikoek, espedientean interesatuak direnean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa