50 urteko edo hortik goitiko bizitegi kolektiboek beren kontserbazio-egoera orokorrari, irisgarritasun mailari eta ziurtapen energetikoari buruzko ebaluazio txostena eduki behar dute.
Hona hemen txostenak prestatzeko egin beharreko urratsak:
- Teknikari eskudun bat kontratatzea (arkitektoa edo arkitekto teknikoa).
- Teknikari eskudunak baliabide informatikoak erabiliz prestatzen du txostena, eta jabeei edo jabekideen erkidegoari sarrera-kode bat ematen die. Sarrera-kode horrekin, EETaren agiri digitalean sartzen ahalko dira. Jabeek edo jabekideen erkidegoek txostenaren paperezko kopia ere eskatzen ahal dute.
- Jabeek edo jabekideen erkidegoak EETra sartzeko kodea eman behar diote eraikina dagoen herriko udalari. Udalak txostenaren paperezko bertsioa ontzat emateko, teknikari sinatzaileak bere eskuz izenpeturiko sinadura eraman behar du.
- Udalak izanen du EETa hartzeko eta hura Nafarroako Eraikinak Ebaluatzeko Erregistro Orokorrean sartzeko ardura, aplikazio informatikoaren bidez.
Gehiago jakiteko sakatu hemen.