VOLTA erronka - Industria Navarra

Mugikortasun jasangarria eta konektatua

Zero emisiozko ibilgailuak funtsezko elementua dira aldaketa horretan. Baina ez dira soilik garraioaren teknologiak garapen jasangarriago baterantz eboluzionatzen ari; teknologiak aurrerapen bizkorra egiten ari da, halaber, garraioaren segurtasuna handitu eta giza akatsen ondoriozko istripuak murrizten dituzten sistema autonomoen alorrean.

Nafarroak, automobilgintzak bere ekonomian duen pisua dela eta, mugikortasun jasangarri eta konektaturantz doan bilakaeran aktiboki parte hartu behar du. Horregatik, funtsezkotzat jotzen da gizartearen erronkari erantzungo dioten I+G+b proiektuak sustatzea, zero emisiozko, autonomia handiko eta teknologia aurreratuko ibilgailuak eskuragarri izateko.

VOLTA proiektuek mugikortasun konektaturako eta zero emisiozko ibilgailuen bidezko mugikortasunerako sistema berrien ekoizpena bilatuko dute, balio-kate jasangarri baten barruan, energia berriztagarrien arloan dagoen eskualdeko gaitasuna karga-sarean integratuz.

Zehazki, honako I+G arlo hauek sustatuko dira:

  • Mugikortasun konektaturako eta zero emisiozko ibilgailuetarako produktuen garapena.
  • Mugikortasun-, energia-hornidura- eta logistika-eredu berriak; energia berdeko sareetan integratzea eta datuak partekatzea.
  • Trantsizio horretarako beharrezkoak diren material berriak.

Horrela bizi izan genuen.

Bizi berriro ekitaldi osoa

Kronika bisuala

Industria, Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko kontseilariak, Mikel Irujok, maiatzaren 27an parte hartu zuen urteko hirugarren #S4EkitaldiEstrategikoan, automobilgintzaren eta mugikortasun jasangarriaren sektoreari eskainitako ekitaldian. Ekitaldia Los Arcoseko Nafarroako Zirkuituan egin zen. Bertara hurbildu ziren ekintzailetza-ekosistema osoko ordezkariak, zentro teknologikoak, ETEak eta sektoreko enpresa handiak, I+G proiektu estrategikoen deialdiko VOLTA Erronkaren barruan kokatutako proiektuak ezagutzeko. Ekitaldia Foru Komunitateko mugikortasunaren arloan garatutako azken aurrerapenak aztertzean eta energia-trantsizioari aurre egiteko industria birformulatzean oinarritu zen, zero emisiozko, autonomia handiko eta teknologia aurreratuko ibilgailuak izatea ahalbidetzeko.


 

Pie de página