AERO erronka - Industria Navarra

Energia berdearen industria

%100 berriztagarria izango den Nafarroa baterantz aurrera egiteko, beharrezkoa da energia ekoizteko emisiorik gabeko energia berriztagarrien irtenbideak, energia garbiaren banaketa eta kudeaketa sistemak, eta ekonomikoki errentagarriak izango diren energia biltegiratzeko irtenbideak bilatzea.

AERO proiektuek energia berriztagarrien arloko ikerketa eta garapen teknologikoa sustatuko dute, energia-trantsizioari lagunduz, energia berdeko irtenbide berritzaileak diseinatu, garatu eta ekoitziz.

Zehazki, honako I+G arlo hauek sustatuko dira:

  • Energia adimenduneko sistemak.
  • Energia garbiaren biltegiratzea, banaketa eta kudeaketa.
  • Integrazio-, hibridazio- edo biltegiratze-eredu berriak.
  • Hidrogeno berdea eta gas berriztagarriak.
  • Sare adimendunak, hibridazioa eta birpotentziazioa.

Horrela bizi izan genuen.

Bizi berriro ekitaldi osoa

Kronika bisuala

Industria, Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentuak aurtengo #S4EkitaldiEstrategikoen azkena antolatu du, energia berdearen industriako I+Gari eskainia. Ventum Academyren instalazioetan egin den ekitaldiak enpresa- eta industria-ekosistemako ordezkariak, startupak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta Enercluster bildu ditu, Nafarroan sortutako energia berriztagarria biltegiratzeko lortutako azken aurrerapenak eta horiek sare elektrikoan duten eragina aztertzeko; baita sektorearen etorkizuna eta hurrengo erronkak analizatzeko ere.


 

Pie de página