GEMA erronka - Industria Navarra

Medikuntza pertsonalizatua eta terapia aurreratuak

Medikuntzaren etorkizuna gure DNAren analisian oinarritutako medikuntza pertsonalizaturantz doa. Medikuntza pertsonalizatuak eta terapia aurreratuek gaur egun tratatzen ez dakizkigun gaixotasunak sendatzeko aukera emango dute, osasun-sistemetan aurrezkiak ekarriko dituzte, aldaketa sakonak eragingo dituzte farmazia-sektorean, teknologia berriak txertatuko dituzte medikuntzan eta enpresa zein sektore berrien garapena sustatuko dute.

GEMA proiektuek medikuntza pertsonalizatuaren eta terapia aurreratuen arloko ikerketa eta garapen teknologikoa sustatuko dute.

Zehazki, honako I+G arlo hauek sustatuko dira:

  • Prebentziorako, diagnostikorako eta tratamendurako irtenbide pertsonalizatuen garapena eta ekoizpena.
  • Sektore biofarmazeutikoaren garapena, landare-jatorriko produktuak edo osagaiak erabiltzen dituzten proiektuak barne.
  • Medikuntza pertsonalizatuari eta terapia aurreratuei aplikatutako teknologia berrien garapena, CAR-T zelulekin egindako terapiak barne.

Horrela bizi izan genuen.

Bizi berriro ekitaldi osoa

Kronika bisuala

Nafarroako osasun-sektoreko 80 profesional inguru, zentro teknologikoetako ikertzaileak, unibertsitateak eta Nafarroako industria- eta enpresa-sareko ordezkariak irailaren 23an bildu ziren, medikuntza pertsonalizatuaren eta terapia aurreratuen arloan dauden azken aurrerapenak eta irekitako ikerketa-ildoak ezagutzeko. Ikerketa-sektore hori, S4 Espezializazio Adimendunaren Estrategiak lehentasunezkotzat jotzen duena, 2017az geroztik Nafarroako Gobernuak kudeatutako I+G deialdien barruan proiektu gehien garatu dituena izan da; izan ere, 35 milioi euro baino gehiago jaso ditu, 24 proiekturen artean banatuta.


 

Pie de página