Laguntza zirkuituak - NOU-Larrialdi Orokorrak - Accesible
NOU-Larrialdi Orokorrak
Laguntza zirkuituak
Larrialdi Zerbitzuan, pazienteei lehentasunaren arabera ematen zaie arreta, eta ez iritsiera-ordenaren arabera. Ordena hori ezartzeko, erizainek sailkapen bat egiten dute larrialdietako triaje-sistema baten bidez.
Zerbitzuak laguntza-eremu edo -unitate hauek ditu:
- A zirkuitua edo paziente anbulatorioen eremua: 6 kontsulta, patologia arinei arreta emateko. Halaber, eremu horretan, otorrinolaringologiako, aurpegi-masailetako eta oftalmologiako patologiei arreta espezifikoa emateko kontsultak daude, baita larrialdietan psikiatriako balorazioa egiteko bi kontsulta ere.
- B zirkuitua edo konplexutasun handiagoko pazienteen eremua: 2 kontsulta paziente kirurgikoei arreta emateko. 12 kontsulta patologia medikoa duten pazienteei arreta emateko.
- Bizkortze-eremua: Paziente kritikoei arreta emateko boxa, aldi berean gehienez 6 paziente artatzeko baliabideak eta langileak dituena.
- Traumatologiako kontsultak: 2 kontsulta patologia traumatikorako.
- Erradiologia-gela: Erradiologia sinpleko 2 gela.
- Erradiodiagnostikoaren eremua: Ordenagailu bidezko tomografia axial bat (OTA) eta ekografo bat.
- Behaketa-eremua: Monitorizazio osoa duten 18 ohe.