Navigation Menu

Ezagutzaren kudeaketa

NOU-Larrialdi Orokorrak

Ezagutzaren kudeaketa

PRESTAKUNTZA

Larrialdi Zerbitzuak bertako profesionalen etengabeko prestakuntza bultzatzen eta errazten du, maila zientifiko-tekniko handia lortzeko eta, horrela, kalitate handiko osasun-laguntza emateko.

Horretarako, zerbitzuak astero saio klinikoak egiten ditu ikasturtean zehar (urritik ekainera). Saio horiek Estatuko Osasun Sistemaren Etengabeko Prestakuntzako Batzordeak egiaztatzen ditu. Saio horietan, beste espezialitate batzuetako espezialistek parte hartzen dute.

Gainera, aldian behin estamentu anitzeko saioak antolatzen dira, hizpide hartuta denendako interesa duten berrikuntza klinikoak, antolaketa-aldaketak edo prozedura eta gida berrien ezarpena.

IRAKASKUNTZA

Graduatu aurreko irakaskuntza

Zerbitzuak ikasketa hauek egiten ari diren ikasleen prestakuntzan parte hartzen du:

  • Nafarroako Unibertsitateko (UNAV) Medikuntza: Praktika Klinikoko irakasgaia (hirugarren eta bosgarren mailak)
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Medikuntza
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Erizaintza
  • Nafarroako Unibertsitateko (UNAV) Erizaintza
  • Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko ikasketak (hainbat ikastetxe).

Graduatu ondoko irakaskuntza

  • Barneko mediku egoiliarren etengabeko prestakuntza. Egiaztatutako 36 espezialitate daude
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Larrialdietako Aditua