Aurkezpena - NOU-Larrialdi Orokorrak - Accesible
NOU-Larrialdi Orokorrak
Aurkezpena
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Larrialdi Zerbitzuak edozein espezialitateko premiazko eskariari erantzuten dio, salbu eta pediatria eta obstetriziakoari (berariazko larrialdiak dituzte, ama-haurren alorrean), egunean 24 orduz, urteko 365 egunetan.
Eginkizun hori garatzeko, premia-mailaren arabera antolatzen da, konplexutasuna eta larritasuna kontuan hartuta, eta ikuspegi orokor batekin erantzuten dio eskariari, ospitaleko beste zerbitzu batzuekin koordinaturik, emaitzarik onena ahalik eta modu eraginkorrenean lortzeko, pazientearen eta senideen osasunari eta gogobetetze orokorrari dagokienez.
KOKAGUNEA
U eraikineko 0. eta 1. solairuak