Zerbitzu zorroa - NOU-Analisi Klinikoak - Accesible
Breadcrumb
Navigation Menu
Zerbitzu zorroa
NOU-Analisi Klinikoak
Zerbitzu zorroa
NOUko Analisi Klinikoetako zerbitzu zorroa
Jardueraren antolaketa
-
Preanalitikaren eta kanpoko laborategien arloa
Preanalitikaren Arloan daude paziente anbulatorioei odola ateratzeko boxak. Arlo honetan laginak jasotzen dira eta administrariek eskaera orriak erregistratzen dituzte.
Odol-ateratzeak hitzordua emanda egiten dira, presako odol-ateratzeen kasuan izan ezik.
Odola ateratzeko ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa da. Hitzordua osasun etxean eskatzen ahal da, edo 848 422020 telefonora deituta 15:00etatik 20:00etara.
Helduak:
- Vianako Printzea Kontsulta Zentroa: 08:00 - 14:00; presako analisietarako ordutegia 14:30era arte luzatzen da.
- San Martín Osasun Zentroa: 08:00 - 13:00
Haurrak (0-14 urte):
- Vianako Printzea Kontsulta Zentrorako hitzorduaren bidez egiten da. Hau da haren funtzionamendu ordutegia: 08:10 - 14:00.
Arlo honetan prestatzen eta banatzen dira Zerbitzuko beste arlo batzuetarako eta beste zerbitzu batzuetarako laginak.
Nafarroako Osasun Sare Publikoaz kanpoko beste zentro batzuetara bideratzen diren proba-eskaerak ere hemen kudeatzen dira.
-
Larrialdietako laborategiaren arloa
Laborategi honetan presako arreta analitikoa ematen zaie, egunaren 24 orduetan eta urteko egun guztietan, larrialdi orokorren, pediatrikoen eta obstetriko-ginekologikoen zerbitzuetara jotzen duten pazienteei, bai eta NOUn eta eguneko ospitaleetan dauden pazienteei ere.
Jarduera arautzen duen zerbitzu zorroak patologia urgenteen diagnostikoa eta segimendua epe egokian egitea ahalbidetzen du. Hauek biltzen ditu:
- Hemograma, koagulazio probak, biokimika, markatzaile kardiakoak, hepatikoak eta infekzio eta/edo hanturarenak.
- Azido/base orekaren ebaluazioa, gasometria eta kooximetria.
- Gernuan: oinarrizko analisia, toxikoen determinazioa eta haurduntzaren proba.
- Likido biologikoen analisiak.
-
Core laborategiaren arloa
Core Lab delakoak laborategi zentral gisara funtzionatzen du eta haren inguruan egituratzen dira arlo bereziak. Horrela lan fluxuak erraztea lortzen dugu.
Serumeko Automatizazio Arloak ahalmen handiko automatizazio-katearen sistema bat dauka, biokimika eta immunokimikako teknikak azkar gauzatu ahal izateko.
Hematologiako Automatizazio Arloak ahalmen handiko ekipamenduak eta sailkagailua dauzka lagin berarekin gauzatzen diren beste teknika batzuetarako.
Arlo honetan analisi hauek egiten dira:
- Hemograma eta koagulazio probak.
- Biokimika orokorreko determinazioak, markatzaile kardiakoak, hepatikoak eta infekzio eta/edo hanturarenak.
- Giltzurruneko, bihotzeko eta gibeleko funtzioaren azterketa biokimikoa, hantura eta infekzio prozesuak, burdinaren metabolismoa, azido folikoaren eta B12 bitaminaren defizitak, tumore-markatzaileak.
- Immunoezabatzaileen eta farmakoen monitorizazioa.
- Hipotalamo-hipofisi-adrenal ardatzaren azterketa. Tiroide-funtzioaren azterketa.
- Diabetesaren azterketa.
- Ugalkortasunaren azterketa.
- Haurdunaldiko lehen eta bigarren hiruhilekoetako jaio aurreko baheketa.
- Gernuko toxikoen determinazioa.
- Likido biologikoen analisia.
-
Gernuaren kimikaren arloa
Gernuaren Arlo Automatizatuan gernuaren oinarrizko analisia eta haurduntzaren probak egiten dira.
-
Andrologiaren eta laguntza bidezko ugalketaren arloa
Andrologiako eta laguntza bidezko ugalketako ohiko proba biologikoak egiten dira arlo honetan: basektomia ondoko azterketak, semenaren analisiak eta gaitasun azterketak intseminazio artifizialerako.
-
Autoimmunitate arloa
Analisi hauek egiten dira arlo honetan:
- Autoantigorputzak, gaixotasun autoimmuneen diagnostikorako eta jarraipenerako: lupusa, zeliakia, esklerodermia, hepatitis autoimmunea, zirrosi biliar primarioa, polimiositisa, dermatomiositisa, baskulitisa, artritis erreumatoidea, hesteetako gaixotasun inflamatorioa eta gaixotasun onkoneuronala.
- Alzheimerraren biomarkatzaileak.
-
Feniltzetonuriaren, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren eta biokimika bereziaren arloa
Analisi hauek egiten dira arlo honetan:
- Fenilalaninaren neurketa, feniltzetonuriaren segimendurako.
- Gorozkietako odola.
- Somatotropoetako eta giltzurrun gaineko azaleko eta muineko funtzioarekin zerikusia duten determinazioak, hezur metabolismoa, porfirien azterketa metabolikoa, gorozkien eta malabsortzioaren azterketa, sindrome kartzinoidea, aztarna-elementuen alterazioak, preeklanpsiaren ebaluazioa eta haurdunaldiko lehen hiruhilekoko jaio aurreko baheketa.
- Giltzurruneko harrien analisia.
- Farmako biologikoen mailak.
-
Proteinen arloa
Hemen biltzen dira proteinen kimikarekin eta lotutako patologiekin zerikusia duten molekula guztiak:
- Proteina plasmatikoen azterketa.
- Lipidoen metabolismoaren azterketa.
- Gammapatien, a1-antitripsina fenotipoaren, proteinogramako alterazioen, Wilsonen gaixotasunaren eta barrera hematoentzefalikoaren osotasunaren azterketa.