Ezagutzaren kudeaketa - NOU-Analisi Klinikoak - Accesible
NOU-Analisi Klinikoak
Ezagutzaren kudeaketa
IRAKASKUNTZA
Osasun arloko Prestakuntza Espezializatuko Programaren hasieratik Laborategia espezialistak trebatzen ari da. Irakaskuntzarako egiaztatutako unitatea garenez (bost plaza egiaztaturik: Analisi Klinikoetako lau eta Biokimika Klinikoko bat), eskuratzen dugun ezagutza etengabe transmititzen diegu langile berriei (BAME, BAFE, BABE eta BAKEei).
Graduaurreko prestakuntzan laguntzen dugu, NU eta NUP unibertsitateekin ezarritako lankidetza-hitzarmenen arabera, ikasleek curriculum-praktikak egin ditzaten. Gauza bera egiten dugu gurekin praktikak egiten dituzten Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioko ikasleekin.
Zerbitzuan saio egiaztatuak egiten dira astero, gure espezialitateko hainbat arlotan ezagutzak egunean jartzeko.
Gure Zientzia Elkarteak (SEMEDLAB) antolatutako kongresu, etengabeko prestakuntzako ikastaro eta jardunaldi zientifikoetara joaten gara.
IKERKETA
Ikerketa proiektuetan laguntzen eta parte hartzen dugu beste zerbitzu batzuekin batera.
Nazioarteko eta estatuko aldizkarietan, testuliburuetan eta monografietan argitaratzen dugu.
