Atariko txostena kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen egoerari buruz
2005az geroztik, 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskinean aipatzen diren kutsatzaile izan daitezkeen jardueretakoren bat egiten duten industria guztiek, lehenengo bi urteetan, kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen egoerari buruzko atariko txostena aurkeztu behar dute. Lege honek indarra hartu aurretik jardunean zeudenek ere aurkeztu beharko dute. Ez da beharrezkoa izanen atariko txostena aurkeztea, instalazioaren ingurumen arloko baimenak (IBI, IBB, jarduera lizentzia) hala ezarri badu.
Atariko txostena aurkeztu ondoren, arriskuak atzeman badira, Administrazioak bidezkoak diren lurzoru-azterlanak enkargatzeko eskatu ahal izango die industriei. Horretarako, aipatutako epean aurkeztu beharko ditu, lurzoru egoerari buruzko txosten osagarri baten bidez.
Txosten osagarria lurzoruen egoerari buruz
Instalazioaren ustiatzaileek eta lurzoruen titularrek lurzoru osagarrien egoerari buruzko txostenak aurkeztu beharko dituzte, Administrazioak hala eskatzen duenean.
Lurzoruen egoerari buruzko txostenak
- Instalazioen ustiatzaileek lurzoruaren egoerari buruzko txostena aurkeztu beharko dute, instalazioa handitu edo itxiz gero, edo ingurumen baimenean eskatzen diren bestelako egoeretan.
- Kutsatzailea izan daitekeen jardueraren bat egiten den lurzoruen titularrek honako kasu hauetan aurkeztu beharko dute lurzoruen egoerari buruzko txostena:
- Lizentzia edo baimena eskatzen duenean beste jarduera bat ezartzeko ordura arte potentzialki kutsatzailea izan den jarduera egin den leku berean, jarduera berria kutsatzialea izan ala ez.
- Jarduera berriaren ondorioz lurzoruaren erabilera aldatzen denean.