Proiektu hau % 100eko tasarekin finantzatu da, Nafarroako 2014-2020 EGIF eta EGEF programa eragileko REACT EB baliabideak erabiliz, Batasunak COVID-19aren pandemiari emandako erantzunaren zati gisa
Langabeak, baldin eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietako batean inskribatuta badaude (alta egoeran) eta autonomo gisa aritu nahi badute.
Inguruabar pertsonalen arabera (bat baino gehiago badaude, zenbateko handiena dagokiona):
Orokorra: 2.000 euro.
30 urteko gazteak eta hortik beherakoak: 2.200 euro.
45 urtetik gorakoak: 2.200 euro.
Luzaroko langabeak: 2.200 euro.
Emakumezkoak: 2.500 euro.
Desgaitasuna duten pertsonak: 3.000 euro.
Gizarteratze-errenta edo antzekoa jasotzen dutenak: 3.000 euro.
Genero indarkeriaren biktima diren emakumezkoak: 3.500 euro.
1.000 euroko laguntza gehigarria, langile autonomoak 5.000 biztanletik beherako Nafarroako udalerri batean egiten badu bere jarduera (EJZn alta emanda), baldin eta:
Herrian negozio lokala/egoitza badu eta horrela ageri bada EJZn (lurzatia, metro koadroak, etab.).
Bestela, udalerri horretan erroldatuta badago duela urtebete baino lehenagotik.
Beste baldintza batzuk (kontsultatu xeheki Araudia ataleko oinarri arautzaileen dokumentua):
Oso garrantzitsua: langabezian egotea eta Nafar Lansaren alta emanda egotea LAABen alta ematen den egun berean.
Komeni da egun berean inskribatzea LAABen (Gizarte Segurantza) eta EJZen (udala), beste onura/laguntza batzuk jasotzeko eta enplegu-eskarian arazorik ez izateko.
Merkataritza-sozietate, kooperatiba eta lan-sozietateetako bazkideek eta autonomo laguntzaileek.
Aurreko 18 hilabeteetan dirulaguntza hau jaso dutenek.
Aurreko 4 urteetan jarduera berean edo antzekoan aritu direnek.
Betebeharrak:
Jarduerari eustea 18 hilabetez (aldian behin egiaztapen lanak egiten dira. Baja aurreratuz gero, Nafar Lansareri jakinarazi).
Lokalean eta webgunean kartela jartzea, dirulaguntzari buruzko informazioa zabaltzeko, DIN A3 tamainakoa, dagozkion logoekin eta honako esaldi honekin: “Enpresa honek laguntza jaso du, EBko REACT baliabideek % 100ean konfinantzatua, Nafarroako EGIF 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez, COVID-19aren pandemiaren aurrean Europako Batasunak izandako erantzunaren zati gisa”.
Halaber, CEIN zentroak edo toki garapenerako eta enplegurako agenteek ere lagunduko dizute (Eder, Cederna Garalur, Teder eta Erdialdea). Informazio eta baliabide gehiago hemen:www.navarraemprende.com.
Dirulaguntza “Eskatu” botoiaren bidez eskatzen da, honako dokumentazio hau erantsita:
I. eranskina. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzearen adierazpena.
II. eranskina. Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen adierazpena edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen espresa. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eskatu dituela, edo horren gainean sortzen ahal diren egoera berriak jakinarazi beharko ditu. Orobat, de minimis araubidearen barnean dauden adieraziko da.
III. eranskina. Enpresa proiektuari buruzko memoria laburra.
Hala badagokio, jarduera profesionala lokal batean egiten dela frogatzen duten agiriak (alokairuaren kontratua, eskriturak...).
Dagokion Lanbide Elkargoko Mutualitatean alta emanda dauden pertsona fisikoen kasuan: bertan alta emandako aldiak zehazten dituen ziurtagiria.
Bidezko bada, desgaitasunak dituen pertsona dela frogatzea, 3.2 b) oinarrian xedatu bezala.
Kasua bada, genero indarkeriaren biktima dela frogatzen duen agiria, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legean xedatutakoarekin bat.
Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea izanen da, langile autonomoen araubide berezian (LAAB) edo dagokion lanbide-elkargoko mutualitatean alta ematen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
LAABeko azaroko alta guztiak beranduenez hilabete horretako 30ean aurkeztu beharko dira. Hilaren 30eko altak ez dira deialdi honetan sartuko.