Karlos III.a Nafarroakoa, gobernu onaren erregea (1387-1425) - Nafarroako Artxibo Nagusia



Erakusketak
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak aldi baterako erakusketak antolatzen ditu, zaintzen duen dokumentu-ondare baliotsua zabaldu eta erakusteko.
Kontsultatu agendan momentuan dauden erakusketen datak eta gaiak.
Jarraian, orain arte egindako erakusketak ekarriko ditugu gogora:
Karlos III.a Nafarroakoa, gobernu onaren erregea (1387-1425)
- Komisarioak: Eloísa Ramírez Vaquero, Alicia Ancho Villanueva, Roberto Ciganda Elizondo.
Erakusketa hau Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuarekin lankidetzan antolatu da. Erakusketa honetan lehen aldiz biltzen dira Karlos III.aren erregealdiko pieza artistiko, dokumental eta arkeologiko nagusiak. Erakusketaren diskurtsoan, erregearen jatorri noblea, nazioarteko proiekzioa, gobernu ona eta memoria ona jorratzen dira. Karlos III.a arteen eta arkitekturaren mezenas handia izan zen, eta zeregin nabarmena izan zuen Erriberriko errege-erreginen jauregiaren eraikuntzan, baita beretzat eta Leonor Trastamarakoa emaztearentzat eraikitako hilobi errealarenean ere. Biak ala biak Nafarroako ondareko harribitxiak dira.

Hainbat erakundek, lankidetzan, Karlos III.a Nobleari loturiko pieza bikainak laga dituzte erakusketarako; zehazki, honako hauek: Nafarroako museoak, Arkeologiako biltegiak, Nafarroako Museo Etnologikoak, Iruñeko Katedralak, Nafarroako elizbarrutiak, Uxueko, Erriberriko eta Carcarko elizek, Iruñeko San Saturnino elizak, Lizarrako Puyko basilikak, eta Iruñeko, Tuterako eta Lizarrako udal-artxiboek. Nafarroatik kanpoko erakunde hauek ere zenbait pieza laga dituzte: Toledoko katedralak, Zaragozako katedralak, Espainiako Liburutegi Nazionalak, Museo Arkeologiko Nazionalak, Albako Dukeen Artxiboak eta Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques artxiboak (Paue).
Karlos III.aren erregealdiko 101 pieza daude erakusgai: 23 pieza artistiko, 39 pieza dokumental eta 39 pieza arkeologiko. Ildo horretan, honako hauek dira erakusketako hamar piezarik onenak eta nabarmenenak (“top ten”):
PIEZA NABARMENAK
- Leonor erreginaren Ama Birjina (Toledoko katedrala).
- Errege-erreginen panteoiko buru-oskola (Nafarroako museoa).
- Uxueko kaliza (Nafarroako Museoa)
- Lignum Crucis-aren erlikia-ontzia (Iruñeko katedrala).
- San Saturninoko erlikia-ontzia (Iruñeko San Zernin eliza).
AGIRI NABARMENAK
- Bizantzioko enperadore Mikel II.a Paleologoaren jatorrizkoa (Iruñeko katedralaren artxiboa).
- Karlos II.aren kartularioa (Archives Départementales des Pyrénées Atlantiques).
- Ingalaterrako errege-erreginen koroatzearen, azken igurtziaren eta hileten kodexa (Nafarroako Artxibo Nagusia).
- Nafarroako errege-erreginen Kartulario Handia (Nafarroako Artxibo Nagusia).
- Nafarroako Foru Orokorraren Hobekuntza, Karlos III.arena (Nafarroako Artxibo Nagusia).
- Doako bisita gidatuak. Larunbatetan, 12:00etan.
- Audiogida, aretoan eskuragarri.
- Haurrentzako gida didaktikoa.
JARDUEREN PROGRAMA OSOA: deskargatu
IKUS-ENTZUNEZKOAK BIRSORTZEA:
IAk sortutako ikus-entzunezko birsorkuntza. Bertan, Karlos III.a Nobleak bere erregealdia markatu zuten agertoki eta gertaera historiko batzuk zeharkatzen ditu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Departamentuarekin lankidetzan garatua.