Didaktika - Nafarroako Artxibo Nagusia

 

“Erregerik gabeko erresuma” lantegi historikoa:

Hartzaileak: DBHko 1.eko eta 2.eko ikasleentzat.

Nafarroako tronua hutsik dago. Bidaiatuko zenuke 1328ra eta Nafarroako erregea hautatzeko eta aldarrikatzeko prozesua bertatik bertara bizi?

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak ikaskuntza kolaboratiboko jarduera bat eskaintzen du "Erregerik gabeko erresuma. Tronu-jokoa” unitate didaktikoaren bidez; DBHko lehen ikasturteetako ikasleei zuzentzen zaie.

Taldeka arituko dira, eta talde horietan rol sozial eta profesional desberdinak hartuko dituzte: kleroa, nobleak, burgesak, nekazariak, gutxiengo erlijiosoak; eta multzo bakoitzaren barruan, parte-hartzaileak prokuradore, notario, ikertzaile, artxibozain edo eskribau gisa arituko dira.

 

 

 

 

Unitate didaktikoak

Hartzaileak: DBHko 3.eko eta 4.eko ikasleentzat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Historiaren Didaktika masterreko irakasleekin eta ikasleekin lankidetzan, Nafarroaren historiaren irakaskuntzan transposizio didaktikoaren metodologia aplikatzen duten unitate didaktiko batzuk prestatu dira.

Horri esker, jatorrizko iturrien azterketaren bidez ikas daitezke alderdi historiko batzuk; kasu honetan, AGNn zaintzen diren iturriez ari gara.

Irakaslea bazara eta hauetako unitate didaktikoren bat landu nahi baduzu Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, kontsultatu gurekin.

 

 

 

 

"Paper-sortak bizkar-zorroan" fitxa didaktikoak

Hartzaileak: Batxilergoko ikasleentzat.

UHUNeko Iruñeko Zentro Elkartuak Paper-sortak bizkar-zorroan proiektua garatu du, testu historikoen iruzkinak jasotzen dituzten fitxa didaktikoak eskaintzeko hezkuntza-komunitateari.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko jatorrizko iturri erakargarrien zerrenda berri bat da. Eskura dauden fitxa didaktikoak deskargatu daitezke jarraian.

 

Lantegia, Gerra Zibileko dokumentuekin

Hartzaileak: Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak ikasleei aukera paregabea emanen die Espainiako Gerra Zibilean nafarrek bizi izandako gorabeherak gordinki islatzen dituzten jatorrizko dokumentu eta espedienteak esku artean izateko.

Lantegian, gertaera historiko hori aztertzeko zaindutako lehen mailako iturri nagusien azalpena eta epez kanpoko heriotzak inskribatzeko espediente judizialen eta Gerra Zibilean borrokatu zuten nafarren fitxen kontsulta konbinatzen dira.

 

 

 

Gerra Karlistari buruzko dokumentaziodun tailerra

Hartzaileak: Batxilergoko ikasleak.

Nafarroa Hirugarren Karlistaldian (1872-1876) gobernu konstituzional liberalaren eta matxinatu karlisten arteko gatazkaren eszenatoki nagusietako bat izan zen, 1874ko irailetik 1875eko otsailera bitartean Iruñea blokeo gogor baten menpe jartzera iritsi zirelarik.

Gerraren ondorioz errefuxiatutako familia liberalei emandako sorospen-kontzesioen espedienteen kontsultaren bidez, tailerrean eskuz idatzitako iturri dokumentalak ezagutzeko aukera ematen zaie ikasleei, eta baita horien bidez gatazkaren garapen belikoari eta horrek herritarrengan dituen ondorioei buruzko informazioa nola lor daitekeen egiaztatzeko aukera ere.

 

 

Pie de pagina general