Historia - Nafarroako Artxibo Nagusia



Historia
Nafarroako Artxiboak 1836an du jatorria; Nafarroako Erresumako administrazio- eta gobernu-organo nagusiak deuseztatu eta Nafarroako Diputazio Probintziala eta estatu konstituzional liberaleko gainerako erakundeak behin betiko ezarri ziren urte horretan.
Urte hartan, Nazioko Gobernuak Probintziako Diputazioaren esku utzi zuen Kontuen Ganberako artxiboaren eta Erresumako artxiboaren zaintza; azken hau Gorteetako eta Nafarroako Erresumako Diputazioko dokumentazioak osatzen zuten.
Modu horretan, Diputazioak eta desagertutako erakundeek sortutako dokumentazioaren artxibo bihurtuta, XIX. eta XX. mendeetan zehar desagertutako beste erakunde batzuen funtsak ere jaso zituen, hala nola, Errege Kontseiluarenak, Gorte Nagusiarenak eta Nafarroako Erregeorderriarenak, baita elizako erakunde desamortizatuen dokumentazioa, ongintzako eta osasuneko erakundeenak, notarioenak eta erregistroenak ere.
XXI. mendean, behin egoitza berrian kokatuta, Artxiboak Nafarroako Foru eta Probintzia Diputazioaren gainerako dokumentazioa jaso zuen, baita Estatuko Lurralde Administrazioaren beste organismo batzuen funtsak eta Administrazio Judizial garaikidearen dokumentazioa ere.
Azken urteotan, dokumentu-funts pribatuak berreskuratzeko lana bultzatu du; esate baterako, Nafarroako erakunde, familia eta pertsona garrantzitsuena.


