Prestakuntza - Nafarroako Artxibo Nagusia



Prestakuntza
Aldian behin, AGNk doako prestakuntza-ikastaroak antolatzen ditu gaur egungo erabiltzaileentzat eta erabiltzaile izan daitezkeenentzat; artxibozainek ematen dituzte ikastaro horiek.
Gaur egun, urtean bi ikastaro programatzen dira:
“Erabiltzaileentzako prestakuntza-ikastaroa” udaberrian egiten da, eta haren helburua da AGNk zaintzen dituen dokumentu-funtsei buruzko ezagutza hobetzea, ikertzaileek artxiboak bertan gordetako dokumentazioarekin lan egiteko eskura jartzen dizkien deskribapen-tresnak errazago erabiltzea eta ikerketen errendimendua sustatzea.
“Oinarrizko paleografiaren lantegia” udazkenean egiten da, eta Nafarroako idazkerak XVI. eta XVII. mendeetan izan duen bilakaerari, transkripzio-tresnei, laburduren garapenari eta erabilera kronologikoei buruzko alderdiak lantzen dira.
Eskatu ikastaro horiei buruzko informazio gehiago archivogeneral@navarra.es helbidean.

