Landunei zuzendutako prestakuntza-programak egiteko dirulaguntzak 2024

Oinarrizko informazioa

Prestakuntza-entitateak, publikoak zein pribatuak, titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuak barne, dagokion erregistroan izena emanda daudenak enplegurako prestakuntza emateko.

1.700.000 euroko gastua baimentzen da, honela banatuta:

  • 1.300.000 euro, zeharkako prestakuntza programetarako.
  • 150.000 euro, ekonomia sozialeko langile eta bazkideentzako zeharkako programetarako.
  • 150.000 euro, langile autonomoentzako zeharkako programetarako.
  • 100.000 euro, desgaitasuna duten langileentzako zeharkako programetarako.

Prestakuntza programak gauzatzeko dirulaguntzak eman ahal izango dira, prestakuntza espezialitate bakar batek edo prestakuntza espezialitate batek baino gehiagok osatutako prestakuntza ekintzekin. Prestakuntza ibilbide esaten zaio azken honi.

Berritasun gisa, ekintzak euskaraz ere egin ahal izango dira. Nolanahi ere, euskaraz emateko prestakuntza programa hizkuntza honetan garatu beharko da, eta ezin izango da beste hizkuntza batean eman.

Prestakuntza programak dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik 2025eko ekainaren 30era arte gauzatu ahal izango dira.

Eskaera egiteko:

  • Eskabidea
  • Eskaeraren sinatzaileak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Entitateak garatu beharreko prestakuntza-programaren laburpen-memoria.
  • Akordioa edo prestasun-kontratua, egiaztatutako instalazioak ez beste instalazio batzuetan prestakuntza eman nahi duten entitateen kasuan.
  • 10.2 oinarrian adierazitako berdintasun-irizpidea egiaztatzea.

Gardentasun adierazpenerako:

  • Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena.
  • I. Eranskina: Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera eta dedikazio araubideari buruzko adierazpena.
  • II. Eranskina: Kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioei buruzko adierazpena.
  • Urteko azken kontuen kopia bat.

Ikastaroa hasi aurretik: Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren akordioa.

Prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko: Ikastetxeetako dokumentazioa.

Tramitazioa

Epea: 24/04/26 - 24/05/10

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/04/26 - 24/12/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/04/26 - 25/12/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/04/26 - 25/12/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/04/26 - 25/12/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atala
Telefonoak: 848 424 481 / 848 424 432
Posta elektronikoa: sgestionf@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time