Jarraibideak:
Bilatu ondasun higiezin bat bisore kartografikoan, eta sartu erabilgarri dauden zerbitzuetara. Honako hauek dira:
- Lurzati-zedulak, higiezinen katastroko deskribapenarekin: non dauden, identifikaziorako erreferentzia, helbidea, azalera, erabilera, helburua, labore mota, zein urtetan eraiki zen, eta abar. Datu babesturik gabeko informazio-agiria da (esaterako, titulartasuna ez da agertzen). Agiri ofizial osoa lortzeko, lurzati-zedula ziurtatua eskatu behar duzu.
- Higiezinen balioa, merkatuko batez besteko prezioaren arabera.
- 2Dko krokis digitalak, eraikinen irudikapen grafikoarekin: lurzatia non dagoen, altuera, higiezinen unitateak eta abar. Zerbitzu hau eskuragarri dago krokis digitalak dituzten lurzatietarako. Gainontzeko krokisak, ezarpenari nahiz geroko mantentzeari buruzkoak, Lur-ondasunen Erregistroko bulegoetan eskuratu daitezke.
- Lurzati jakin baten katastroko kartografia, hainbat formatutan. Informazio orokorragoa deskargatzeko, klik egin esteka honetan: Katastroko informazio osoa eta udalerrika.
Kontsulta publikoa da (ez duzu inolako nortasun-agiririk edo ziurtagiririk behar), eta doakoa, online egiten bada. Hala ere, gerta daiteke tasaren bat ordaindu behar izatea Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuak informazio hori emateko: Kontsultatu hemen tasak.
Bilaketa bat egiteko laguntza behar baduzu, deskargatu erabilera-eskuliburua.
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Aurrez aurre, Lur-ondasunen Erregistroaren bulegoetan, hitzordua eskatuta. Harremanetarako ohiko bideetan eskatu dezakezu: