Lur-ondasunen Erregistroko bisorea

Datu babesturik gabeko lurzati-zedulak ikusi daitezke, baita higiezinen balioa, krokis digitalak eta katastroko kartografiak ere

Tramitazioa

Jarraibideak:

Bilatu ondasun higiezin bat bisore kartografikoan, eta sartu erabilgarri dauden zerbitzuetara. Honako hauek dira: 

  • Lurzati-zedulak, higiezinen katastroko deskribapenarekin: non dauden, identifikaziorako erreferentzia, helbidea, azalera, erabilera, helburua, labore mota, zein urtetan eraiki zen, eta abar. Datu babesturik gabeko informazio-agiria da (esaterako, titulartasuna ez da agertzen). Agiri ofizial osoa lortzeko, lurzati-zedula ziurtatua eskatu behar duzu. 
  • Higiezinen balioa, merkatuko batez besteko prezioaren arabera. 
  • 2Dko krokis digitalak, eraikinen irudikapen grafikoarekin: lurzatia non dagoen, altuera, higiezinen unitateak eta abar. Zerbitzu hau eskuragarri dago krokis digitalak dituzten lurzatietarako. Gainontzeko krokisak, ezarpenari nahiz geroko mantentzeari buruzkoak, Lur-ondasunen Erregistroko bulegoetan eskuratu daitezke. 
  • Lurzati jakin baten katastroko kartografia, hainbat formatutan. Informazio orokorragoa deskargatzeko, klik egin esteka honetan: Katastroko informazio osoa eta udalerrika

Kontsulta publikoa da (ez duzu inolako nortasun-agiririk edo ziurtagiririk behar), eta doakoa, online egiten bada. Hala ere, gerta daiteke tasaren bat ordaindu  behar izatea Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuak informazio hori emateko: Kontsultatu hemen tasak

Bilaketa bat egiteko laguntza behar baduzu, deskargatu erabilera-eskuliburua

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, Lur-ondasunen Erregistroaren bulegoetan, hitzordua eskatuta. Harremanetarako ohiko bideetan eskatu dezakezu:

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.