Tramiteak internet bidez egin Nafarroako epaitegi eta auzitegiekin

Aukera ematen die Justiziaren arloko profesionalei eta beste parte-hartzaile batzuei parte hartzen duten prozesu judizialetako idazkiak aurkezteko eta komunikazio elektronikoak jasotzeko, Nafarroako Justiziaren egoitza elektronikoaren bidez (Profesionalen Zerbitzuen Ataria)

Oinarrizko informazioa

  • Justizia-arloko profesionalak: prokuradoreak, abokatuak, lan-harremanetako gradudunak, Nafarroako Gobernuko abokatuak, Estatuko abokatuak, etab.
  • Esku-hartzaile bereziak: polizia-kidegoak, administrazio publikoak, osasun publikoa eta pribatua, konkurtso-administratzaileak, erregistratzaileak, unibertsitateak, etab.
  • Pertsona fisiko eta juridikoak.

Profesionalen Zerbitzuen Atariak (PZA) parte-hartzaileei aukera ematen die parte hartzen duten prozesuen jakinarazpenak Internet bidez jasotzeko, prozedura judizialak hasteko eta espedienteetara sartzeko.

Hasierako eta izapideetako idazkiak aurkezteko protokoloa (gaztelaniaz).

Oharra: Protokoloaren 7. atala aldatzea (gaztelaniaz).

Idazkiak aurkezteko eredua (gaztelaniaz):

Maiz egiten diren galderak (gaztelaniaz).

Erabilera gidak (gaztelaniaz):

Dokumentu digitalak aurkitzea eta deskargatzea, egiaztapen-kode seguruaren eta lokalizatzailearen bidez.

Baliabide teknologikoen eraginkortasunari buruzko ziurtagiria.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  • PZAn sartzeko, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo Cl@ve izan behar duzu.
  • Nor sar daitekeen:
    • Justiziaren arloko profesionalak: prokuradoreak, abokatuak, gizarte-graduatuak.
    • Nafarroako Gobernuko legelariak, estatuko abokatuak eta abar.
    • Nafarroatik kanpoko profesional elkargokideak.
    • Esku-hartzaile bereziak: polizia-kidegoak, administrazio publikoak, osasun publikoa eta pribatua, konkurtso-administratzaileak, erregistratzaileak, unibertsitateak eta abar.

Oharra:

  • Sarbidea ukatzen bazaizu, bete inprimaki hau eta bidali posta elektronikoz gestion.proyectos.justicia@navarra.es helbidera.
  • Arazo informatikorik izanez gero, deitu 948 013 581 telefonora (Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 17:30era. Ostiraletan eta udan (uztaila, abuztua eta iraila), 8:30etik 15:00etara.

Jarraibideak:

  • Profesionalen Zerbitzuen Atarian sartzeko, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo Cl@ve izan behar duzu.
  • Lehen aldiz sartzen zarenean, zerbitzuan alta eman behar duzu. Alta emateko, pertsona fisikoaren edo juridikoaren ziurtagiria erabili behar duzu, kasua zein den.
  • Alta eman ondoren, pertsona juridikoek pertsona fisiko bat edo batzuk izenda ditzakete ordezkari izateko, eta horiek beren ziurtagiriarekin jardun dezakete.

Oharra:

  • Arazo informatikorik izanez gero, deitu 948 013 581 telefonora (Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 17:30era. Ostiraletan eta udan (uztaila, abuztua eta iraila), 8:30etik 15:00etara.

Harremanetan jartzeko

Profesionalen Zerbitzuen Atariari buruzko kontsulta eta arazo informatikoetarako:
Telefonoa: 948 01 35 81
Posta elektronikoa: soporte.justicia.psp.n1@tracasa.es
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30etik 17:30era; Ostiraletan, 08:30etik 15:00etara; Uztailean, abuztuan eta irailean: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 15:00etara

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.