Ehiza-lizentzia berritzea, ordaintzeko modua aldatzea eta datu pertsonalak aldatzea.
Beste autonomia-erkidego edo herrialde bateko ehiza-lizentzia baliozkotzea. Nafarroan egiten den azterketaren antzekoa duten eskualdeetako lizentziak baliozkotzen dira soilik. Gainerako kasuetan, salbuespenezko aldi baterako baimena eskatu behar duzu.
Salbuespenezko aldi baterako baimena eskatzea. Horretarako, ehiza-lizentzia indarrean eduki behar duzu bizi zaren eskualdean, eta ezin zara egon ehizatzeko desgaituta.
Lizentziak 13,86 euroko prezioa du, eta urtebeterako balio du, ordaintzen den egunetik aurrera.
Aldi baterako baimenak 12 euroko prezioa du, eta ondoz ondoko 9 egun naturalerako balio du. Pertsona eta denboraldi bakoitzeko bi baimen eskatzen ahal dituzu.
Ehiza-lizentzia berritzea eta kudeatzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Atal honetan, honako hauek egin ditzakezu:
Ordainketak helbideratzea.
Online ordaintzea (kreditu-txartela erabiltzen baduzu, ordainketa-gutuna ez da ordainduta agertuko egun batzuk igaro arte).
Ordainketa-gutuna eskuratzea eta berriz inprimatzea.
Zure datu pertsonalak eguneratzea.
Ohar garrantzitsua: ordainketa helbideratzen baduzu, lizentzia automatikoki berrituko da kobrantza bakoitzarekin batera. Ez baduzu helbideratzen, urtero ordaindu beharko duzu lizentzia.
Kudeaketak ehiza eta arrantzaren aplikazioaren bidez egiteko, sakatu Tramitatu botoia.
Aurrez aurre, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña).
Lizentzia berritzea eskatzeko, lizentziaren titularraren izena, abizena eta NAN zenbakia adierazi behar dituzu.
Ordaintzeko modua eta datu pertsonalak aldatzeko edo lizentziari behin betiko baja emateko, aldaketa-eskaera bete eta entregatu behar duzu.
Garrantzitsua: lizentziaren titularra den beste pertsona baten izenean jarduten baduzu, pertsona horren berariazko baimena entregatu behar duzu haren izenean jarduteko. Deskargatu baimena.
Ehiza-lizentzia baliozkotzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Ehiza-lizentzia baliozkotzeko eskaera egin nahi baduzu, agiri hauek aurkeztu behar dituzu:
Ehizari buruzko azterketa gainditu izanaren ziurtagiria. Azterketa gainditzea eskatzen hasi aurretik lortu baduzu lizentzia, dagokion eskualdeko agintaritzak emandako egiaztagiria, egoera hori jasotzen duena.
NANaren kopia, eta 18 urte baino gutxiago badituzu, baita lizentzia eskatzeko baimena ematen dizun guraso edo tutorearena ere.