Ehizari buruzko ikastaroan eta azterketan izena ematea (2026)

Ikastaroa nahitaez egin behar da, eta azterketa gainditu, ehiza-lizentzia eskuratzeko

Lehenengo deialdian onartutako pertsonen zerrendak eguneratu dira (ikusi Emaitzak atala).

Oinarrizko informazioa

Ikastaroan eta azterketan izena eman dezakezu, baldin eta 14 urte beteta badituzu edo 2026an betetzen badituzu. Hala ere, lizentzia eskuratzeko 14 urte beteta izan behar dituzu.

Nafarroako Gobernuak urtero egiten du ehizari buruzko ikastaroaren eta azterketaren deialdia.

Izen-ematea webgune honen bidez egiten da, 2026ko urtarrilaren 30etik otsailaren 19ra, eta urte horretako ikastaroa eta azterketa egiteko eskubidea ematen du.

Ikastaroari buruzko informazioa

Azterketara aurkeztu ahal izateko, lehenago ikastaroa egin behar duzu. Aurreko edizio batean egin bazenuen (2008tik 2025era bitartean), nahi baduzu berriz egin dezakezu, baina ez duzu zertan.

Ikastaroa online ematen da, ikasgela birtual baten bidez, eta gutxienez azterketa-eguna baino 10 egun lehenago bukatu behar duzu. Sarbidea posta elektroniko bidez ematen da azterketara onartutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren.

Ikastaroaren materialak esteka hauen bidez deskargatu ditzakezu:

Ikastaroa bukatu ondoren, ziurtagiri bat eskuratuko duzu, eta azterketara aurkezteko aukera izanen duzu.

Azterketari buruzko informazioa

Bi aukera dituzu azterketa gainditzeko:

  • Lehena, 2026ko apirilaren 18an. Egun horretan azterketa egin ahal izateko, ikastaroa 2026ko apirilaren 7an edo lehenago bukatu behar duzu.
  • Oraindik ikastaroa bukatu ez baduzu edo lehen proba gainditzen ez baduzu, bigarren aukera bat izanen duzu 2026ko maiatzaren 23an. Proba horretara aurkeztu ahal izateko, ikastaroa 2026ko maiatzean edo lehenago bukatu behar duzu.

Deialdi bakoitzean onartu direnen zerrendarekin batera jakinaraziko da zein ordutan eginen den azterketa.

Azterketa Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egoitzan eginen da (González Tablas kalea, 9. Iruña).

Azterketak ordubete iraunen du, eta test motatako 30 galderari erantzun beharko zaie, idatziz. Zuzen erantzuteagatik puntu bat emanen da, eta oker erantzuteagatik, 1/3 puntu kenduko. Azterketa gainditzeko 15 puntu lortu behar dira gutxienez.

Azterketa gainditzen baduzu, gaitasun-ziurtagiri bat lortuko duzu, eta lizentzia eskatzean emanen dizute. Esteka honetan eskatu dezakezu ehiza-baimena.

539E/2025 Ebazpena, deialdiaren oinarriak onesten dituena.

Emaitzak

Behin betiko zerrenda (argitalpen-data: 2026/03/04):

Behin-behineko zerrenda (argitalpen-data: 2026/02/24):

Azterketa hasi ondoren, ezingo da sartu.

Harremanetan jartzeko

Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua
González Tablas kalea, 9, beheko solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 733 / 848 426 807
Posta elektronikoa: examencaza@navarra.es

Arazo informatikoak konpontzeko
Teléfono: 948 013 575
Posta elektronikoa: soportetecnico.licenciascp@navarra.es 
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 17:30era / Ostiraletan eta uztailean, abuztuan eta irailean, 8:30etik 15:00etara

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.