2025ean eta 2026an prestakuntza- eta enplegu-tailerrak egiteko dirulaguntzak

Oinarrizko informazioa

Programak honako hauek sustatuko dituzte:

  • Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta horien mendeko edo horiei parekatutako entitateak, titulartasun osoa toki entitate horiena bada eta Nafarroan badaude.
  • Nafarroan gutxienez establezimendu bat duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta bestelako entitateak.

Dirulaguntzen deialdi honetan 4.123.562 euroko gastua baimendu da, honela banatuta:

  • 2.061.781 euro, toki-erakundeek egindako prestakuntza- eta enplegu-tailerretarako.
  • 2.061.781 euro, elkarteek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek egindako prestakuntza- eta enplegu-tailerretarako.

Proiektuek 3 eta 9 hilabete arteko iraupena izango dute, eta 2026ko irailaren 30a baino lehen bukatu beharko dira.

Proiektuek atal hauek izango dituzte:

  • Prestakuntzaren edukia:
    • Prestakuntza teknikoa.
    • Oinarrizko konpetentzia digitalei buruzko prestakuntza.
    • Digitalizazioari, jasangarritasunari eta berdintasunari buruzko prestakuntza.
    • Pertsonak lanpostuan duen portaera orokorraren ezaugarriei edo trebetasunei buruzko jarduketak.
  • Lan-jarduera. Prestakuntzarekin txandakatu beharko da proiektu osoan zehar.
  • Enplegu pertsonalizatu, integral eta inklusiborako orientazio-zerbitzuak.

Deialdi honetan aurreikusitako proiektuetan parte hartu ahal izango dute:

  • Enplegu-zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeek.
  • Enplegu-zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona landunak, baldin eta enplegu prekarioko egoeran badaude (indarrean dagoen hileko LGSa baino soldata txikiagoa jasotzen dutenak) eta programa beren enpleguarekin bateragarri egiteko moduan badaude.

Proiektuak irauten duen bitartean, erakunde onuradunek lanaldi osorako kontratatuko dituzte ikasle langileak.

Eskaeraren agiriak:

Eskabide telematikoa, "Eskaerak aurkeztea" izapideko "Eskatu" botoiaren bidez, honako dokumentazio hau erantsita:

  • Proiektuko memoria.
  • Eskabidea sinatzen duen pertsonaren edo pertsonen ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Organo eskudunak proiektua onartzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria, toki-erakundeen kasuan.
  • Dirulaguntzarik jasotzen ez duen proiektuaren kostua finantzatzeko kreditua baduela egiaztatzen duten agiriak.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, eratzeko eskritura publikoa eta izaera hori egiaztatzeko erregistroan behar bezala inskribatutako estatutuak.
  • Erakunde eskatzailearentzako prestakuntza-espezialitate berrien kasuan, ziurtagiri profesionalak lortzera bideratuta ez dauden prestakuntza-espezialitateak emateko eta inskribatzeko instalazioak eta baliabideak izatearen erantzukizunpeko adierazpena.
  • Proiektuaren egutegia eta programazioa, prestakuntza-egunak eta lan-jarduerako egunak aurreikusita.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, baldin eta eskabide honen xedeari buruzko beste dirulaguntza batzuk jaso baditu.

Ikastora hasi aurretik:

Datu pertsonalen tratamenduaren ardunadunaren akordioa.
Akordioa behar bezala sinatuta bidali escuelas.talleres@navarra.es helbidera, diruz lagundutako prestakuntza hasi aurretik.

Gardentasun adierazpenerako:

Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, "Gardentasun-adierazpena aurkeztea eta zuzentzea" atalaren bidez::

Toki-erakundeen kasuan, "Zuzendu edo arukeztu dokumentazio osagarria" atalaren bidez:

  • Gardentasun-betebeharrak betetzeari buruzko adierazpena..

Jardueraren jarraipena egiteko: 

  • Zentroen dokumentazioa.

Tramitazioa

Epea: 25/10/31 - 26/12/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/10/31 - 26/01/31

Jarraibideak:

Irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako izapidea.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

CNAI
Erdiko hiribidea, 1, 2. solairua
31110 Barañain
Enplegurako prestakuntzaren arduraduna: María José Merino Lumbreras
Telefonoak: 848 433 560 / 682 120 351
Posta elektronikoak: mjmerino@cnai.es / empleoyformacion@cnai.es

Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzua
Gaitasun Profesionalak Garatzeko Zerbitzua
Telefonoa: 848 424 414
Posta elektronikoa: escuelas.talleres@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para talleres de formación y empleo en entidades

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.