Langile autonomoak edo norberaren konturako langileak
Irabazi-asmorik gabeko entitateak
Dirulaguntzaren onuradun diren entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Nafarroan lantoki bat izatea.
Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea. Langile autonomoek edo norberaren konturako langileek alta emanda egon behar dute, eta aplikatzekoa zaien araudia bete.
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean.
Kontratazio bakoitzak plantilla handitzea ekarri behar du. Deialdi honen ondorioetarako, kalkulu hori egiteko, kontratazioa egiten den hilabetean enpresak duen plantilla finkoa alderatuko da aurreko urteko hilabete bereko plantilla finkoarekin.
Kontratutako pertsona batek lanpostua uzten badu diruz lagundutako aldia amaitu baino lehen, beste pertsona batek ordeztu beharko du, gehienez hilabeteko epean. Kasu horretan, lanaldiari eta ordainsariari eutsi beharko zaie, eta ordeztu behar den pertsona zein kolektibotakoa zen, horretakoa edo zailtasun handiagoko kolektibo batekoa izan beharko du ordezkoak.
Kontratazio horretarako, kolektibo batek kontratatua izateko zailtasun handiagoa izanen du, baldin eta 5.1.A oinarriaren arabera zenbateko handiagoa ematen bazaio. Ordezkapen hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio hilabeteko epean gehienez, kontratu berriaren egunetik hasita. Ordezkapenak ez du inoiz dirulaguntza handiagoa ekarriko. Kasu horretan, egiten diren kontratu guztien iraupenen baturak deialdi honen bidez diruz laguntzen den denbora-tartea bete beharko du gutxienez. Kontratatutako pertsonaren batek lana uzten badu, diruz lagundutako aldia urtebetekoa izanen da ondorio horietarako.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Langile kontratatuek baldintza hauek bete behar dituzte:
Langabezian egotea eta enplegu-zerbitzu publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea kontratua hasten den egunean, salbu eta aldi baterako kontratu bat edo iraupen mugatuko kontratu bat mugagabe bihurtzen den kasuetan.
Kolektibo hauetako batekoak izatea:
55 urtetik gorakoak.
30 urtetik beherako gazteak, Gazte Bermearen Sisteman izena emanda daudenak.
Luzaroko langabeak.
Errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen duten pertsonak.
STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) lanbideetan kontratatutako emakumeak, deialdiaren II. eranskinean zerrendatutako Lanbideen Estatuko Sailkapenaren arabera. Kasu honetan, lanpostuak bat etorri beharko du aipatu eranskinean sartutako lanbideren batekin, eta Lanbideen Estatuko Sailkapena berariaz aipatu beharko da kontratuan.
Genero-indarkeriaren biktimak.
Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa batean laneratze ibilbide batean parte hartu duten pertsonak (gutxienez 6 hilabetez), ibilbide hori dirulaguntzaren xede den kontratua sinatu aurreko azken urtean bukatu bada.
Diruz lagunduko diren zenbatekoak
Kontratu mugagabeak edo mugagabe bihurtzekoak:
3.000 euro, 55 urtetik gorako pertsonekin edo Gazte Bermearen Erregistroan izena emanda dauden 30 urtetik beherako gazteekin sinatuak badira.
4.000 euro, luzaroko langabeekin, edo errenta bermatua nahiz bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen dutenekin sinatuak badira, bai eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa batean laneratzeko ibilbidea egin duten pertsonekin ere.
6.000 euro, STEM delako lanbideetan aritzen diren emakumeekin edo genero indarkeriaren biktimekin sinatuak badira.
Azaldutako egoeretako bi gertatzen badira, eskatzaileak hautatu beharko du bere ustez onuragarriena dena.
Kontratua a) edo b) apartatuetakoa bada eta emakume batekin sinatzen bada, 1.000 euroko zenbateko gehigarria emanen da.
1.000 euroko laguntza gehigarria emanen zaie landa eremu batean kokatutako Nafarroako herri batean kontratatzen dutenei, baldin eta jarduera hasteko datan eguneratutako erroldan 5.000 biztanle baino gutxiago badaude.
1.000 euroko laguntza gehigarria emanen da, enpresa kontratatzaileak Nafar Lansaren eskaintza izapidetu badu dirulaguntzaren xede den kontrataziorako.
Zenbateko horiek lanaldi osoko kontratu mugagabeetarako dira. Kontratuaren lanaldia laburragoa bada, zenbatekoa proportzionala izanen da.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Dirulaguntzaren eskabidea, behar bezala eta telematikoki betea (fitxa honen Izapidetzea atalean). Horretaz gainera:
Entitate onuradunak eta langabeak izenpetutako lan-kontratua.
Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzei buruzkoa (I. eranskina).
Helburu bererako lortutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko adierazpena, edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen espresua. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du eskaerak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eman zaizkiola; horri dagokionez, sor daitezkeen egoera berriei buruzko informazioa ere jakinarazi beharko du. Orobat adierazi beharko du ekitaldi fiskal honetako eta aurreko bietako minimis araubideari atxikitako bestelako laguntzarik jaso duen (II. eranskina).
Aldez aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, ordainketa jasotzeko kontua erregistra daiteke Kontuen eta ordainketen kontsulta izapidearen bidez.
Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (III. eranskina)
Gardentasun betebeharrari lotuta egonez gero, honako eranskin hauek osatu eta bidali behar dira:
Kontratazioaren hilean enpresan dauden langile finkoen kopurua adierazi beharko da, bai eta aurreko urteko hilabete berean zuten egoera (IV. eranskina).
Lan-kontratua Nafar Lansarek kudeatutako lan-eskaintza baten bidez egin bada, eskaintzaren kopia, non adieraziko baita dirulaguntza eskatzeko kontratatu den pertsonaren izena.
El plazo de presentación de la solicitud será de un mes, contado a partir del día siguiente a la fecha de inicio de la relación contractual o de transformación a indefinida.
Sólo se subvencionarán los contratos cuya fecha de inicio sea posterior a la publicación de esta convocatoria en el BON y hasta el 31 de octubre de 2025.
Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 2. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es
info
Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea: