Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak 2021 urteetarako

2022ko deialdia itxita dago eta ezin da eskaera berririk aurkeztu.

Oinarrizko informazioa

  • Enpresak
  • Langile autonomoak
  • Irabazi-asmorik gabeko entitateak

Enpresendako dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak:

  • Egoitza soziala eta fiskala edo lantokia Nafarroan izatea.
  • Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta dagokion    erregistro publikoan inskribaturik egotea.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzea.
  • Kontratazio mugagabeagatiko eta mugagabe bihurtzeagatiko dirulaguntza bakoitzak plantilla handitzea ekarri behar du (kalkulua egiteko, langilea kontratatu den hilean enpresak duen plantilla finkoa eta aurreko urteko hilabete berean zuen egoera alderatuko dira).

Kontratatutako langileak:

  • Langabezian egotea eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribaturik.
  • Lan-merkatuan sartzeko zailtasunaren arabera, handienetik txikienera ordenaturik dauden talde hauetako batekoa izatea:

b.1) Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturiko gazteak.

b.2) Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak: 45 urtetik gorakoak edo lan-arrazoiengatik atzerritik itzulitakoak.

b.3) Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak: kontratatzen diren unean errenta bermatua jasotzen duten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak edo luzaroko langabeak.

b.4) Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratu bat sinatzen duten pertsonak.

 

Diruz lagunduko diren zenbatekoak:

Kontratu mota

 b1
taldea

b2
taldea

 b3
taldea

b4
taldea

Mugagabea

 5.200€ 

 7.150€ 

 9.100€ 

-

Mugagabe bilakatua

5.200€

5.200€

5.200€

-

Aldi baterakoa

-

-

4.000€

-

Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua

-

-

-

 4.000€ 

 

Zenbatekoen gaineko beste alderdi batzuk:

  • Kontratua emakume bati egiten bazaio, zenbatekoa % 10 handituko da.
  • Zenbateko horiek kontratu mugagabeenak dira, edo lanaldi osoko aldi baterako kontratuenak, 12 hilabetekoak edo gehiagokoak badira. Iraupena edo kontratuari dagokion lanaldia laburragoa bada, zenbatekoa proportzionala izanen da.
  • Aldi baterako kontratazioen kasuan, gehienez ere 12 hilabeterako dirulaguntza ematen ahalko da.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, hilabete osoak bakarrik kontatuko dira, ulertuta hilabete batek 30 egun hartzen dituela.
  • Dirulaguntza eskabidea, behar bezala beteta online, webgune honetako Tramitazioa atalean.
  • Entitate onuradunak eta langabeak izenpetutako lan-kontratua.
  • Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (I. eranskina).
  • Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen adierazpena edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen espresa. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eskatu dituela, edo horren gainean sortzen ahal diren egoera berriak jakinarazi beharko ditu. Orobat, "de minimis" araubidearen barnean dauden adieraziko da (II. eranskina).
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, Kontuak eta ordainketak.
  • Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (III. eranskina).
  • Gardentasun betebeharra baduzu, bete eta igorri honako eranskin hauek:
  • Kontratazio mugagabeen edo mugagabe bilakatutako kontratazioen kasuan, kontratazioa egiten den hilabetean eta aurreko urteko hilabete berean enpresak izan dituen langile finkoen kopuruak eta haien egoera adieraziko dira (IV. eranskina).
  • Europar Batasuneko betebeharrak ezagutzen dituelako aitorpena (V. eranskina).
  • NL-NEZek eskatzen ahal duen dokumentazio oro.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 2. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time