Zenbatekoa, guztira: 100.000 euros.
Diruz lagundutako jauduerak:
2025eko urtarrilaren 1 etik irailaren 30era bitarteko aldia.
- Kualifikatutako langileek zuzendutako kirol-jarduera fisikoak
- Muskulazio-gelako jarduerak
- Uretako jarduerak
- Aretoko kirol-jarduera fisikoak
- Kirol eta jolaseko jarduera fisikoak 18 urtera bitarteko neska-mutikoentzat, Aste Santuan eta udan soilik eskaintzen direnak
Gastu diruz lagungarriak:
- Programaren koordinatzailearen soldatak eta Gizarte Segurantzaren gastuak.
- Aurkeztutako programako monitoreen soldatak eta Gizarte Segurantzaren gastuak.
- Laguntza teknikoa eta langile autonomoak kontratatzeko gastuak, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko.
- Diruz lagundutako jardueren kirol-material suntsikorra. Atal honetan ez dira sartzen kirolerako ez dien musika-ekipoak. tresna informatikoak edo bestelako materialak.