Osasunaren sustapen eta prebentziorako programa komunitarioak egiteko dirulaguntza 2025ean

Oinarrizko informazioa

Toki-entitateak, fundazioak, gizarte ekimeneko kooperatibak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak.

Deialdi honen helburua da ezartzea zer baldintzatan emanen zaizkien dirulaguntzak toki-entitateei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei, garatu ditzaten bizimodu eta bizi trantsizio osasuntsuak sustatzeko programak. Programa horiek erraztu behar dute Nafarroako zerbitzu soziosanitarioen eta entitateen arteko lankidetza.

Eskaera egiteko:

a) Dirulaguntzaren eskabidea

b) Dirulaguntza eskatzen duenaren ordezkaritza frogatzen duen agiria

c) Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen erregistroan inskribatuta dagoela frogatzeko agiria. Egoitza Nafarroatik kanpo duten entitateek aurkeztu beharko dituzte estatutuen kopia bat eta dagokion erregistroan inskribatuta daudela frogatzeko adierazpena.

d) Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

f) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera.  Baldin Nafarroako Gobernuari lehenbiziko aldiz eskatzen bazaio dirulaguntza, edo aldatu bada aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua, izapide honen bidez egin behar da eskaera: Banku-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko.

g) Erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso duen adierazten duena.

h) Toki-entitateak ordezkatzen dituzten gizarte ekimeneko kooperatibek hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute.

Ez dago b), c), d) eta f) letretan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharrik, baldin eta horiek Foru Komunitateko Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira, betiere datu horiek ageri direneko espedientea edo deialdia adierazten bada eta aurkeztu zirenez geroztik aldaketarik gertatu ez bada.

Eskatutako agiriek bete beharreko baldintzei buruzko argibide gehiagorako, ikus deialdiaren 4. puntua.

Tramitazioa

Epea: 25/09/18 - 25/12/18

  • 2025/11/30era arte, egun hori barne: ordainketa aurreratua jaso ez duten erakundeentzat.
  • 2025/12/18ra arte, egun hori barne: ordainketa aurreratua jaso duten erakundeentzat.

Jarraibideak:

Justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, ahal dela:

  • Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Erregistroa (ISPLN)
    Leyre kalea, 15
    31003 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Emaitzak

24E/2025 Ebazpena, deialdia ebazten duena (argitalpen-data: 2025/05/19).

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atala
Leire kalea 15
31003 Iruña
Telefonoa (teknikariak): 848 422 665
Telefonoa (administrariak): 848 423 450
Posta elektronikoa: isp.promocion@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.