2.000.000 euroko gastua baimentzen da.
Honako programa mota hauek gauzatzeko dirulaguntzak eman ahal izango dira:
- % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila aitortua duten pertsonentzako prestakuntza- eta enplegu-programak.
- Euskarazko prestakuntza- eta enplegu-programak.
- Zonako prestakuntza- eta enplegu-programak, 11.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
- Zonakoak ez diren prestakuntza- eta enplegu-programak, 11.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik 2027ko irailaren 30era arte egin ahal izango dira.
Programa bakoitzaren gehieneko iraupena 9 hilabetekoa izango da (kontratazioa barne).
Modalitate presentzialean egingo dira.
Prestakuntza eta enplegu programa integratuek honako jarduketa hauek jasotzen dituzte:
- Prestakuntza teknikoa.
- Eraldaketa digitalari, jasangarritasunari eta berdintasunari buruzko prestakuntza.
- Zeharkako gaitasunak garatzea.
- Laneratzea eta kontratuak kudeatzea.
- Enplegua.
- Laguntza.
- Ebaluazioa.