2026an prestakuntza eta enplegu programa integratuak egiteko dirulaguntza

Langabeentzako prestakuntza eta enplegu programa integratuak

Oinarrizko informazioa

Prestakuntza entitateak izaten ahalko dira oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradun, publikoak nahiz pribatuak izan, baldin eta dagokion prestakuntza entitateen erregistroan inskribatuta badaude dirulaguntzaren xede diren prestakuntza espezialitateak irakasteko.

Horrez gain, inskripzio-jarduerak egin baino lehen, Nafarroako Foru Komunitatean behar bezala inskribatutako instalazioak eduki beharko dituzte eskatutako prestakuntza espezialitateak emateko.

2.000.000 euroko gastua baimentzen da.

Honako programa mota hauek gauzatzeko dirulaguntzak eman ahal izango dira:

  • % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila aitortua duten pertsonentzako prestakuntza- eta enplegu-programak.
  • Euskarazko prestakuntza- eta enplegu-programak.
  • Zonako prestakuntza- eta enplegu-programak, 11.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
  • Zonakoak ez diren prestakuntza- eta enplegu-programak, 11.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik 2027ko irailaren 30era arte egin ahal izango dira.

Programa bakoitzaren gehieneko iraupena 9 hilabetekoa izango da (kontratazioa barne).

Modalitate presentzialean egingo dira.

Prestakuntza eta enplegu programa integratuek honako jarduketa hauek jasotzen dituzte:

  • Prestakuntza teknikoa.
  • Eraldaketa digitalari, jasangarritasunari eta berdintasunari buruzko prestakuntza.
  • Zeharkako gaitasunak garatzea.
  • Laneratzea eta kontratuak kudeatzea.
  • Enplegua.
  • Laguntza.
  • Ebaluazioa.

Eskaera egiteko:

  • Eskabidea.
  • Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Prestakuntza eta enplegu programaren laburpena-memoria-aurrekontua. 
  • Akordioa edo prestasun-kontratua, egiaztatutako instalazioak ez beste instalazio batzuetan prestakuntza eman nahi duten entitateen kasuan. Akordio edo pretasun-kontratu hori eskabidea egiten den unean edo inskripzio-jarduerak egin aurretik aurkeztu ahal izango da.
  • 10.2 oinarrian adierazitako berdintasun-irizpidea egiaztatzea.

Izena emateko enplegurako prestakuntza-zentroen Erregistroan:

  • Prestakuntza-zentro gisa izena ematea eta/edo espezialitate berriei alta ematea, dagoeneko erregistratuta dauden zentroentzat, Enplegurako prestakuntza-zentroen erregistroa atariko fitxaren izapidearen bidez. Atala: Aurkeztu beharreko agiriak / Erantzukizunpeko aitorpenaren inprimakia.

Ikastaroa hasi aurretik: datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren akordioa.
Akordioa behar bezala sinatuta bidali sgestionf@navarra.es helbidera, diruz lagundutako prestakuntza hasi aurretik.

Gardentasuna adierazteko:

Prestakuntza-ekintzaren jarraipena egiteko: zentroen dokumentazioa. 

Tramitazioa

Epea: 26/06/19 - 28/11/03

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 26/07/16 - 27/12/01

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 26/07/16 - 27/11/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

4097E/2026 Ebazpena, deialdia ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua
Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
Telefonoak: 848 424 414 / 848 424 481
Posta elektronikoa: sgestionf@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para Programas Integrados de Formación y Empleo

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.