1) Eskaera (2. eranskina).
2) Programatutako jardueraren edo jardueren azalpen-memoria laburra, proposamena 8. puntuan ezarritako irizpideen arabera behar bezala baloratzeko behar diren alderdiak zehazten eta garatzen dituena. Gehieneko luzera: 5 orrialde, DIN A4 formatuan. Memoriak honako hauek jaso beharko ditu berariaz:
- Lortu nahi diren helburuak.
- Tokiko kultur agendari egindako ekarpena, interesari eta aniztasunari dagokienez.
- Programatutako jarduera, antolaketa-alderdiak eta ikastetxeetan aurreikusitako aldez aurreko lana, kalitatea bermatzeko.
- Zer ikusle motari zuzendua dagoen, egutegia eta tokia (zehaztu edukiera eta zenbat jende aurreikusten den).
- Jarduerak arlo hauetan egiten duen ekarpena: metodologia aktiboak sustatzea, euskara erabiltzea, ikasleak motibatzea eta euskarazko kultur ekoizpenen sortzaile gisa duten ahalmenaz jabetzea.
- Entitate eskatzailearen ibilbidea eta aurretik egindako lanak, dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko garrantzitsuak direnak.
3) Jardueren aurrekontua (3. eranskina)
4) Erantzukizunpeko adierazpena (4. eranskina)
5) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (7. eranskina), banku entitateak betea eta zigilatua.
6) Justifikazioa (5. eranskina)
7) Beste dirulaguntza baztuk (6. eranskina)
Foru Ogasunarekiko eta/edo Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duten adierazpenak edo agiriak aurkeztu behar badituzte, dagozkien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.
Eskatzaileei 10 egun naturaleko epea emanen zaie gehienez, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, falta diren agiriak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko. Halakorik egiten ez badute, eta epea iraganik, eskaerari uko egin diotela ulertuko da.
Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarri guztiak onartzea.
Horretaz gain:
Gardentasuna (8. eranskina)