Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza. Artem Jaialdia 2025

Jaialdiak eta lehiaketak 2024ko azaroaren 2tik 2025eko urriaren 31era bitarte egin behar dira

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2024ko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.
  • Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Entitate horiek helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izanen dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez 2024ko urtarrilaren 1etik. Gainera, haien sozietatearen helburuen artean edo estatutuen araberako xede edo helburu sozialen artean jarduera eszeniko edo musikalak egitea agertu beharko da.

Aurreko apartatuan aipatutako pertsona edo entitateek alta emanik egon behar dute, eskaera aurkezteko unean, oinarri hauen 5.4 puntuan aipatutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean.

Laguntza hauetatik propio baztertzen dira honako hauek:

  • Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.
  • Nafarroako Gobernuaren 2025eko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.
  • Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak, aldi baterako baimenduta daudenak barne.
  • Arte ikasketen ikastetxeak, musikako, dantzako eta beste arte arlo batzuetako eskolak eta/edo akademiak.
  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

Dirulaguntzen helburua

Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean enpresa eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta lehiaketak egiteko laguntzak arautzea, Kultur Ekintza Zerbitzuaren eskumenen barnean, horrela arte eszenikoak eta musikalak sustatzeko eta ikusleentzat interesa duen eta kalitatezkoa, anizkoitza eta berritzailea den arte eskaintzari laguntzeko.

Zenbatekoa

  • Deialdiaren zenbatekoa 100.000 eurokoa da.
  • Diruz lagundutako proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa.
  • Proiektu diruz lagungarri bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa 20.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.

Eskaera-fasea:

Emakida-fasea (Dirulaguntza eman eta hilabetera arte - erakunde onuradunak bakarrik)

Justifikazio-fasea (erakunde onuradunak bakarrik):

  • Informazio ekonomikoa. Justifikazioa

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Kultur Ekintza Zerbitzua
Pilar Tres Gambarte / Estefanía Munárriz Nuin
Telefonoa: 848 424 689
Posta elektronikoa: iniciativacultural@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para festivales y certámenes de artes escénicas ARTEM Festival

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.