Emakumeen elkarte eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateentzako diru-laguntza, 2024-2025 emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzeko

Oinarrizko informazioa

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak garatzen ditzuten Emakumeen elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateak izanen dira onuradunak, ondoko baldintzak betetzen baditutzte:

  • Legez eratutako pertsona juridikoa izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta dagokion erregistroan inskribatua egotea.
  • Deialdi honetan diruz lagundutako jarduerak garatzea Nafarroako Foru Komunitatean.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea xede izatea estatutuetan.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeraren batean ez egotea.
  • Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin dirulaguntza izendunik sinatuta ez izatea.
  • Diruz lagundutako proiektuarekin helburuek deialdi honen xedearekin zerikusia izan beharko dute.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak gauzatzeko epea 2024ko martxoaren 1etik 2025eko urtarrilaren 20ra arte izanen da.

Eskatu beharreko gehieneko zenbatekoa:

  • Emakumeen elkarteak: 10.000 euro.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta beste elkarteak: 5.000 euro.

Eskabideak

Eskabideek proiektu osoa aurkeztuko dute, hau da, 2025ko urtarrilaren 20ra arte gauzatuko diren jarduera guztiak. Bereizita agertu beharko dute urriaren 31ra arte egiten diren jarduerek eta 2024ko azaroaren 1etik 2025ko urtarrilaren 20ra bitartean garatzen diren jarduerek. Garrantzitsua da ondo planifikatzea jarduerak gauzatzeko epeak; izan ere, behin eskabidea aurkeztuta, ezin izango da epe batetik bestera igaro.

Ezin izango da inola ere lehen aldiko jarduerarik ordaindu azken likidazioan (2025ko urtarrila).

 

Justifikazioa

Justifikazioak 2 epe-muga ditu:

  • 2024ko urriaren 31a arte egindako jarduerak. Aurkezteko epearen muga: 2024ko urriaren 31a.
  • 2024ko azaroaren 1tik 2025eko urtarrilaren 20ra egindako jarduerak. Aurkezteko epearen muga: 2025ko urtarrilaren 31a.

Eskabide-agiriak

 

Justifikazio dokumentazioa

Deialdian bi aurrekontu-aldi sartzen dira, 2024ko eta 2025ko ekitaldiei dagozkienak.

Deialdiaren 12. oinarrian aurreikusitako justifikazioak dokumentazio bat bi unetan aurkeztea ezartzen du.

Aitorpen honek 2024ko urriaren 31ra arteko aldiari dagokion gastatutako zenbatekoari buruzko informazioa jasotzen du. Ez da nahitaezkoa jarduerak ordainduta egotea, baina eginda egon behar dute. Lehen aldian aurrerapena eskatu ez duten eta jardueraren bat egin duten elkarte eta erakunde guztiek aurkeztuko dute adierazpen hori.

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz lagun daitezkeen ekintzetan parte hartu izanaren froga dokumentala.

Nafarroako Gobernuko eta NABIko dirulaguntzen logoak.

Ohiko galderak.

Tramitazioa

Epea: 25/03/10 - 25/04/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako Zuzendariordetza
Alondegi kalea, 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 98 76
Posta elektronikoa: programasinai@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.