Etxeko langileendako aholkularitza-zerbitzua

Etxeko enpleguaren gai juridiko eta laboralei buruzko doako aholkularitza
 

Oinarrizko informazioa

  • Etxeko langileak
  • Enplegu-emaileak
  • Gizarte zerbitzuak

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) etxeko langileei aholkularitza juridiko-laborala emateko doako zerbitzu bat du.

Institutuak, lan-eskubideei buruzko lege-arloko informazioa emanda, langile horien ahalduntzea sustatzen du eta etxeko enpleguak gizartean duen balioa erakusten.

Etxeko langileek kontsultak egin ditzakete, adibidez, gai hauei buruz:

  • Soldata eta nominak
  • Lanaldia eta atsedenaldiak
  • Oporrak
  • Kalte-ordainak
  • Antzinatasuna
  • Kaleratzea edo kontratu-amaiera
  • Kotizazioa
  • Bajak
  • Amatasuna
  • ...

Tramitazioa

Jarraibideak:

Aholkularitza jaso nahi baduzu, hitzordua eskatu behar duzu (astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 09:00etatik 14:00etara), bide hauek erabiliz: 

Arreta aurrez aurrekoa da, eta astelehenetan ematen da 16:00etatik 19:00etara. Tokia: Gaztelan Fundazioa, Probintzietako kalea 6, Iruña (Cuatrovientosen ondoan).

Harremanetan jartzeko

Unitate arduraduna: Nafarroako Berdintasunerako Institutua.
Zerbitzu-emailea: Gaztelan Fundazioa. Probintzietako kalea 6, Iruña.
Kontsultak: empleadashogar@gaztelan.org

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.