Adineko pertsonentzako jantokien kudeaketan laguntzen duten entitateen hautaketa 2025-2026 aldirako

Adineko pertsonak jantokiak erabiltzeko laguntza ekonomikoak kudeatzeko erakunde laguntzaileak

Oinarrizko informazioa

Zuzenbide pribatuaren mendeko pertsona fisiko edo juridikoak, baldintza hauek betez gero:

  • Adineko pertsonei jantoki zerbitzua emateko prestatutako lokalen titularrak edo kudeatzaileak izatea.
  • Aukera ematea, hala nahi duten onuradunei, janaria hartu eta eramateko, otordua beren etxean egin dezaten. Gainera, eskatzaileei mugikortasun arazoak izateagatik lokalera sartzea kostatzen zaienean, entitateak etxean emanen die janaria.
  • Gaitasun tekniko-profesionala frogatzea.
  • Desgaituta ez egotea dirulaguntza publikoak lortzeko, ezta Administrazioarekin kontratatzeko ere.
  • Jantokiaren funtzionamenduan gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatua izatea.

Deialdi honen xedea da instrukzio-organoarekin lankidetzan arituko diren erakunde laguntzaileak hautatzea, adineko pertsonek jantokiak erabiltzeko prestazio ekonomikoen kudeaketan. Aukeraketa hori Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 11.5 artikuluan xedatutakoaren arabera eginen da.

  • Eskabidea
  • Jantokiaren titulartasunari edo kudeaketari buruzko egiaztagiria.
  • Azken hiru urtean egindako lanen memoria, jantokien kudeaketa arloko esperientzia egiaztatzeko. Aurkeztutako memoriak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
    • Gehienez 10 orrialde izanen ditu (azala eta aurkibidea kontuan hartu gabe), behar bezala zenbakituta, DIN A4 tamainan eta alde biko inprimaketan. Letra mota Arial izanen da, gutxienez 11 puntukoa, eta lerroartea arrunta.
    • Hizkerak argia, erraza eta inklusiboa izan behar du.
    • Edukiari dagokionez, informazio hau jaso beharko du:
      • Zerbitzuaren eta haren funtzionamenduaren deskribapena
      • Helburuak
      • Zenbat otordu eskaintzen diren eta zein den menuaren eguneko prezioa
      • Sartzeko betekizunak
      • Alta emateko, baja emateko eta itxaron-zerrenda kudeatzeko prozedurak
      • Baliabide teknikoak
      • Giza baliabideak
      • Sareko lanaren deskribapena
      • Erabiltzaileei eskainitako partaidetza-kanalak

10/2026 Foru Agindua, deialdia onesten duena.

Harremanetan jartzeko

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atala
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 900
Posta elektronikoa: inbtered@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.