Zakur-trebatzileen erregistroa

Oinarrizko informazioa

Lagun egiteko animaliak trebatzen aritzen den edozein pertsona fisiko.

Ez dira erregistro honetan sartuko honako trebatzaile hauek: estatuko indar armatuetakoak, segurtasun indar eta kidegoetakoak, Foruzaingokoak, udaltzaingokoak eta ofizialki baimendutako segurtasun enpresetakoak.

Prozeduraren urratsak:

  • Nafarroako Zakur-trebatzaileen Erregistroan inskribatzeko eskaera aurkeztea, eskaera eredua erabiliz.
  • Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  • Zuzentzeko eskaera, hala badagokio.
  • Eskaera ebaztea, erregistroko inskripzioa onartuz/ukatuz.
  • Eskaera ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea: hiru hilabete.
  • Epe horretan ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, interesdunak eskaera baietsitzat jo dezake.

Baldintzak:

  • Ofizialki onartutako erakunde edo zentroetan lortutako trebakuntzarako gaitasunaren titulua edo ziurtagiria izatea, bat datorrena akreditatzea eskatzen den trebakuntza motarekin.
  • Titulu edo ziurtagiri ofizialik ez duten baina lan-esperientziagatik edo prestakuntza ez-formalagatik eskuratutako konpetentzia profesionala duten pertsonek beren gaitasuna egiaztatzeko eska dezakete.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen zakurren trebatzaile gisa erregistratzeko eskatuz gero, frogatu beharko du animalia mota horretarako prestakuntza espezifikoa duela, ofizialki onartutako zentro batek emana. Jardueran aritzen bada, bete beharko ditu Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko 50/1999 Legearen 7.4 artikuluan ezarritako baldintzak.

Inskribatzeko eskatzen diren dokumentuak:

  • Inkripzio orria, eredu normalizatuaren araberakoa.
  • Trebakuntzarako gaitasunaren tituluaren edo ziurtagiriaren kopia, agintaritza eskudun batek aitortua.
    Zein trebakuntza motatarako eskatzen den akreditazioa, bada hari dagokion prestakuntza egiaztatu beharko da, besteak beste: Etologiako prestakuntza osagarria duen albaitaritzako lizentzia/gradua, oinarrizko trebakuntzako eta zakur-hezkuntzako profesionaltasun ziurtagiria (SEAD0412) eta beste edozein titulu ofizial, frogatzen duena baduela nahikoa prestakuntza, erregistratzea eta aitortzea eskatzen den trebakuntza motari dagokionez.
  • Trebatzaile lanean aritutako denbora frogatzea, egokitzat jotzen diren ziurtagiri eta dokumentuen bidez.
  • NANaren edo identifikazio fiskaleko zenbakiaren kopia kautotua.
  • Jakinarazpenetarako helbidea eta telefonoa (eskaera-orrian adierazi behar dira).

 

Datuak aldatzeko eta baja eskatzeko:

Departamentuari jakinaraziko zaizkio, instantzia orokor bidez, eskaera-orrian adierazitako inguruabarretan gertatzen diren aldaketak eta, bereziki, jardueran aritzeari lotutako aldaketak, bai eta Erregistroan baja emateko eskaera ere.

  • 94/2022 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko 19/2019 Foru Legea garatzeko erregelamendua.
  • 19/2019 Foru Legea, lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzkoa.
  • 287/2002 Errege Dekretua, zeinaren bidez garatzen baita Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko 50/1999 Legea.
  • 50/1999 Legea, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa.

 

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko erregistroa 
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Lagun Egiteko eta Esperimentatzeko Animalien Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 225 / 848 423 926
Posta elektronikoa: animales.compania@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de personal adiestrador canino de Navarra

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time