Leihatila bakarreko araubide bereziak. Autolikidazioa (369 eredua)

Oinarrizko informazioa

369 eredua aurkeztera behartuak daude, nahiz eta aitorpen-aldian kasuan kasuko araubideei lotutako ondasun-entregarik egin edo zerbitzurik eman ez, honako hauek:

  • Europar Batasuneko araubide bereziari atxikitako enpresaburuak edo profesionalak, balio erantsiaren gaineko zergaren subjektu pasiboak direnak. Autolikidazio bat aurkeztu beharko dute hiruhileko natural bakoitzeko.
  • Inportazio-araubide bereziari atxikitako enpresaburuak edo profesionalak, balio erantsiaren gaineko zergaren subjektu pasiboak direnak. Autolikidazio bat aurkeztu beharko dute hiruhileko natural bakoitzeko.
  • Inportazio-araubide bereziari atxikitako enpresaburuen edo profesionalen kontura jarduten duten bitartekariak. Autolikidazio bat aurkeztu beharko dute hilabete natural bakoitzeko eta ordezkatzen duten enpresaburu edo profesional bakoitzeko.

Leihatila bakarreko araubide bereziei atxikitako enpresaburuek edo profesional bitartekariek honako hauek adierazi beharko dituzte autolikidazioan:

  • Enpresaburu edo profesional izaerarik gabe diharduten pertsonei  emandako zerbitzuak, baldin eta pertsona horiek Europako Erkidegoan finkatuta badaude, baina araubide berezi honi atxikitako enpresaburuarena edo profesionalarena ez den estatu kide batean, eta betiere prestazioak enpresaburua edo profesionala finkatuta ez dagoen estatu kide batean ematen badira.

Zerbitzu-prestazioak enpresaburuaren egoitza dagoen estatu kidean ematen badira edo BEZaren ondorioetarako finkatuta dagoen estatu batean, prestazio horiek dagokien herrialdean aitortu beharko dira, bertako BEZaren araubide orokorraren arabera, eta ez OSS araubidearen arabera (leihatila bakarraren sistema).

  • Europar Batasunaren barruko urruneko ondasun-salmentak, subjektu pasiboa erregistratzen den estatu kidean kokatzen direnak barne, bai eta BEZaren ondorioetarako finkatutako beste estatu kide batean kokatzen direnak ere.
  • 150 eurotik beherako balioa duten inportatutako ondasunen urruneko salmentak, zerga bereziei lotutako ondasunak izan ezik.

369 eredua aurkeztu beharko dute, nahiz eta aitorpen-aldian kasuan kasuko araubideei lotutako ondasun-entregarik egin edo zerbitzurik eman ez, 'Jarduerarik gabeko aitorpena' izeneko 12. laukia markatuta.

150/2022 Foru Agindua, 369 eredua onesten duena.

Tramitazioa

Epea:

Hiru hilabetean behin.

369U eredua hiruhileko natural bakoitza amaitu eta hurrengo hilabete naturalaren barruan aurkeztu behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

Hilean behin.

369I eredua hilabete natural bakoitza amaitu eta hurrengo hilabete naturalaren barruan aurkeztu behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.