Epea:
Erreklamazio ekonomiko administratiboa idatziz aurkeztu beharko da hilabete bateko epearen barruan, aurkaratutako egintzaren jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, hala badagokio, berraztertze-errekurtsoaren isilbidezko ezespenetik zenbatzen hasita.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Paperean, hurrengo lekuetan:
- Herritarren Arretarako Iruñeko bulegoa (lehengo Erregistro Orokorra)
Orreaga etorbidea 11, Iruña
- Aurkaratutako egintza eman zuen organoaren aurrean
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.