Onlineko aurreinskripzioaren kasuan, EZ da erantsi beharko onarpen-eskaera.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Nahitaezko dokumentazioa
Onarpen eskaera (aurreinskripzioa aurrez aurrekoa den kasuetan bakarrik).
Agiri hauetako baten fotokopia: familia-liburua, jaiotza-ziurtagiria, pasaportea, NAN edo AIZ.
Errolda-ziurtagiria/Bizikidetza-ziurtagiria, adingabea eta gutxienez bere gurasoetako bat edo legezko tutoretza egiten duten pertsonak jasotzen dituena. Egoitza-aldaketa ezarritako egunetan justifikatu behar denean bakarrik aurkeztu beharko da
Aukerako dokumentazioa
Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen egiaztagiri ofiziala.
Familiak baldin badaki ikaslea EDUCAn erroldatuta dagoela eta han hezkuntza-laguntzako berariazko premia adierazita dagoela, ez du egiaztagiririk aurkeztu behar, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko baitu.
Araudia keyboard_arrow_down
25/2024 Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
23/2024 Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako kontseilariarenmaiatzaren 4ko 46/2021 Foru Agindua. Foru agindu horrek garatzen du Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.
60/2024 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita eta jarraibideak ezartzen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesurako, aipatu ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten 2024-2025 ikasturtean.
8/2023 Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
33/2021 Foru Dekretua, zeinak arauak ematen baititu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko.
80/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duena.
112/2013 Foru Agindua, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.