Haur eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen aurreinskripzioa eta matrikula. 2025-2026 ikasturtea

  • Haur Hezkuntzako 2. ziklorako (3 urte) behin-behineko onartuen zerrendak argitaratu dira.
  • Prozesuari uko egitea: apirilaren 15etik 30era, 1. aukerako ikastetxean (ikusi 'Aurkeztu beharreko agiriak').

Oinarrizko informazioa

Ikaspostua eskatzen ahal dute honako hauen gurasoek edo legezko ordezkariek:

  • 2022an jaiotako haurrak, eskola etapa Haur Hezkuntzako 1. mailan hasiko dutenak (3 urte).
  • Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara ikastetxez aldatu nahi duten ikasleak.

Aurreinskripzio prozesua martxoaren 17tik 21era bitartekoa da, eta honela egiten ahal da:

  • Online aurreinskripzioa (gomendatua), orri honetako Tramitazio atalean gaitutako estekaren bidez, aurreinskripzioa egiteko epean.
  • Aurrez aurreko aurreinskripzioa, aukeratutako edozein ikastetxetan.

Onarpen prozesuari buruzko informazioa

Ikastetxeei buruzko informazioa

Nahitaezko agiriak:

  • Onarpen eskabidea
    • Aurreinskripzioa online egitea aukeratzen baduzu, web-formulario bat bete behar duzu. Orri honetako Tramitazio atalean gaituko da formulario hori, aurreinskripzioa egiteko epean.
    • Aurreinskripzioa modu presentzialean egitea aukeratzen baduzu, onarpen eskabide hau deskargatu eta aukeratu duzun zentroren batean entregatu behar duzu, beteta, sinatuta eta eskatutako dokumentazioarekin batera.
  • Familia liburuaren kopia edo beste edozein bitarteko, familia lotura frogatzeko balio duena (ikaslearen jaiotza ziurtagiria / pasaportea / NANa / AIZ).

Aukerako agiriak (aukerakoak diren arren, baldintzak betetzen badira aurkeztea komeni da, baremaziorako balio baitute)

  • Erroldatze-ziurtagiria, edo volantea, nos ikaslea erroldatuta agertzen den eta, gutxienez, hauetako bat: aita, ama edo legezko tutoreetariko bat. Ziurtagiriak luzatua izan behar du 2024/12/21 eta 2025/03/21 bitartean.
  • Ikastetxean anai-arrebak izatearen egiaztagiria.
  • Lantokia egiaztatzeko agiria.
  • Ikaslearen edo haren familiako kideren baten % 33ko edo handiagoko desgaitasunaren ziurtagiria.
  • Genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktima dela egiaztatzeko agiri ofiziala.
  • Ikastetxearen ziurtagiria, guraso edo legezko tutorea bertako langilea dela zehazten duena.
  • Familia ugaria legez izatea egiaztatzen duen titulu ofiziala.
  • Familia-harrera egoeran izatea egiaztatzen duen agiri ofiziala.
  • Guraso bakarreko familia izatea egiaztatzen duen titulu ofiziala.
  • Erditze anizkoitzean jaiotako ikaslea dela egiaztatzen duen agiri ofiziala.
  • Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea izatea egiaztatzen duen agiri ofiziala. Ez da beharrezkoa aurkeztea ikaslea EDUCAn erroldatuta badago; kasu horretan, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko du. 

Hautazko baimenak:

Hezkuntza Departamentuari baimena eman diezaiokezu honako kontsulta hauek egin ditzan:

  • 2023ko errenta-aitorpena kontsultatzeko baimena. Familia-unitatearen per capita errentaren lehentasunezko irizpidea egiaztatzeko balio du. Aitorpen bereiziak aurkezten badituzue, bi gurasoek edo tutoreek baimendu behar duzue. Horrenbestez:

16.576 eurorainoko per capita errentak bakarrik puntuatzen dira. Dokumentu honetan kontsulta ditzakezu errenta tarteak eta tarte bakoitzari ematen zaion puntuazioa.

 

Hurrengo urratsak

  • Prozesuari uko egitea. Onarpen-prozesu osoari uko egitea dakar. Inprimakia
    • Epea: apirilaren 15etik 30era
    • Lekua: 1. aukerako ikastetxea
  • 47/2025 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita, eta jarraibideak ezartzen, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesurako, aipatu ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten 2025-2026 ikasturtean.
  • 26/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
  • 25/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
  • 23/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Agindua. Foru agindu horrek garatzen du Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.
  • 8/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
  • 33/2021 Foru Dekretua, zeinak arauak ematen baititu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko.
  • 80/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duena.
  • 112/2013 Foru Agindua, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.
  • 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa.
Harremanetan jartzeko

Eskolatze Bulegoa
Posta elektronikoa: nescolar@navarra.es
Telefonoak:

  • Familientzako arrera:
    • 848 426 617
    • 848 426 986
  • Administrazioa:
    • 848 423 238
    • 848 423 239
    • 848 426 983
    • 848 428 922

Argibide eta Agiri Bulegoa
Telefonoak: 848 426 616 / 848 426 516 / 848 426 400

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.