Hauxe da prozedura:
1. Enpresak edo enpresa taldeak Lanekoak ez diren praktiken hitzarmenaren eta/edo programaren eskaera aurkezten dio NL-NEZri, eta hark berrikusi eta onetsi egiten du.
2. Enpresak eta NL-NEZk hitzarmena sinatzen dute. Hitzarmena indarrean egonen da sinatzen den egunetik aurrera, eta lau urteko epea izanen du (ikusi Hitzarmenaren eredua).
3. Enpresak ez badu hautagairik aurkezten lanekoak ez diren praktiken programa(k) gauzatzeko, NL-NEZk hautagaiak aurrez hautatzeko prozesua gauzatuko du, eta enpresak eginen du hautagaien azken hautaketa prozesua. Ondoren, enpresak hautatutako pertsonen datuak jakinaraziko dizkio NL-NEZri.
Enpresak izangaia aurkezten badu lanekoak ez diren praktiken programa(k) egiteko, izangaiaren datuak jakinaraziko dizkio NL-NEZri, praktikak egiteko egokia den egiaztatzeko.
4. Enpresak ziurtatu beharko du praktikak egiten dituzten pertsonek baldintzak betetzen dituztela praktikak egiten hasten diren unean.
5. Enpresak edo enpresa taldeak eta horietan parte hartzen dutenek Hitzarmena sinatu behar dute. Hitzarmen horrek, gutxienez, honako informazio hau jasoko du:
• Garatu beharreko praktiken eduki zehatza
• Iraupena
• Lanaldiak eta ordutegiak
• Lantokia(k)
• Tutoretza sistema zehaztea
• Praktikak egiteagatik gazteak lortuko duen ziurtagiria.
6. Enpresak alta emanen die parte hartzen dutenei Gizarte Segurantzan, 9923-Lan-harreman Berezian (lanekoak ez diren praktikak enpresetan).
7. Enpresaren eta onuradunaren artean praktikak egiteko sinatutako berariazko hitzarmena jakinaraziko zaio NL-NEZri, hiru egun balioduneko epean, praktikak hasten diren egunetik zenbatzen hasita.
8. Lanekoak ez diren praktikei buruz sinatutako hitzarmenen inguruan gertatzen den edozer jakinaraziko da, baita horietako edukiaren edozein aldaketa ere, Gorabeheren jakinarazpenaren bidez.
9. Lanekoak ez diren praktiken ziurtagiria jakinaraziko zaio NL-NEZri hiru egun balioduneko epean, praktikak amaitzen diren egunetik zenbatzen hasita. Gutxienez, honako hauek jasoko ditu: egindako praktikak, praktikei lotutako prestakuntza edukiak, iraupena eta praktikaldia.
10. NL-NEZko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuko zuzendariak lanekoak ez diren praktiken ziurtagiria sinatuko du, eta praktikak egin dituenari igorriko dio.