Kontsultatu: parte hartzeko eskabidea aurkezteko gida.
Espezialitate berriak eskuratzeko prozedura
* Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko irakasle funtzionarioentzat bakarrik.
Espezialitate berriak eskuratzeko prozedura hurrengo web fitxan tramitatzen da.
Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioa izatea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan behin betiko edo behin-behineko destinoa duena.
Araudia keyboard_arrow_down
208/2025 Ebazpena, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-esparruko lanpostuetara sartzeko hautaketa-prozedura eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratu ahal izateko prozedura onartzen dituena.
2026/21 Ebazpena, epaimahaiko kideak espezialitate eta hizkuntzaren arabera izendatzen dituena. Eranskina (2026/01/23an argitaratua).
53/2026 Ebazpena, 21/2026 ebazpena aldatzen duena, gaztelaniazko Lehen Hezkuntzako espezialitateko epaimahaiari dagokionez (2026/02/25ean argitaratua).
23/2026 Ebazpena, 21/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, epaimahaien kideak izendatzen dira, espezialitateka eta titulartasunka. Eranskina (2026/01/29an argitaratua).
Epaimahaiak izendatzeko zozketa eta hautagaien jarduera-ordena zehaztuko duten letren zozketa
65/2026 Ebazpena, merezimenduen behin-behineko balorazioari zuzenketak eta erreklamazioak aurkezteko epea amaitutzat ematen duena. Eranskina (2026/03/10ean argitaratua).
52/2026 Ebazpena, merezimenduen behin-behineko balorazioa onartzen duena (2026/02/23an argitaratua).
127/2026 Ebazpena, programazio didaktikoa aurkeztu ez duten pertsonak batertzen dituena. Eranskina (2026/05/13an argitaratua).
98/2026 Ebazpena, zeinaren bidez zehazten baita bigarren probaren A zatiari dagokion programazio didaktikoa aurkezteko epea, sarrera-prozeduran onartutako hautagaientzat (2026/04/14an argitaratua).
Epea: 2026ko apirilaren 27tik 2026ko maiatzaren 4ra, biak barne.
Aurkezpena telematikoki egingo da, apirilaren 27an web fitxa honetan gaituko den estekaren bidez.
Beste norbaiten esku uzten duten hautagaiek baimen eredu egokiaren bidez egin beharko dute.
Esteka horretako jakinarazpenetera harpidetzea gomendatzen zaio izangaiari. Oposizioen webgunea, erabiltzailearen eskuliburua
Oposizioa gainditu ondorengo jarduerak keyboard_arrow_down
198/2026 Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baita gainditutako izangaien zerrenda osagarria, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera [I. eranskina] [II. eranskina] (2026/08/11n argitaratua).
197/2026 Ebazpena, gora jotzeko errekurtso baten balioespena betetzen duena, eta, puntuazioa eguneratu ondoren, izangaia kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera plaza lortu duten pertsona onartuen zerrenda bakarretan sartzen dena (2026/08/11n argitaratua).
186/2026 Ebazpena, onartu egiten dituena sartzeko hautaketa-prozeduretan plaza lortu eta gainditu duten pertsonen zerrenda bakarrak, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera [eranskina] (2026/07/27an argitaratua).
Oposizio-lehiaketa gainditu dutenek, abuztuaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dute esteka honetako dokumentazioa Nomina Bulegoan.
Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa aurkeztu izana,
Espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan gainditu izanagatik lanpostua aukeratu izana,
ATPFn parte hartu izana
Praktiketako funtzionarioen izendapena.
Espedienterako sarbidea keyboard_arrow_down
Interesdun izaera duten pertsonek 1A eta 1B probak eta dagozkien kalifikazioak kontsultatu ahal izanen dituzte, baita 2A eta 2B proben notak ere, 2026ko urriaren 19tik 23ra, biak barne (Tramitazioa atalaren bitartez).