LGTBI+ pertsonen gizarte-berdintasuna sustatu eta bultzatzeko, proiektuak garatzeko elkarte eta erakundeentzako dirulaguntza 2026

Oinarrizko informazioa

Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundea edo LGTBI+ elkarteentzat:

  • Indarrean dagoen legeriaren arabera eratuta egotea, nortasun juridikoa izatea eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea.
  • Irabazi-asmorik ez izatea.
  • Nafarroan jardutea.
  • Estatutuetan helburu hau izatea: bizitza sozialaren, ekonomikoaren, kulturalaren, laboralaren edota politikoaren edozein esparrutan LGTBI+   pertsonen berdintasunaren alde egitea.
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean.
  • INAI/NABIren digulaguntza izendunik ez jasotzea.

Betebehar horiek bete beharko dira eskaera aurkezten de unean, eta hala segitu beharko dute proiektua gauzatzen den bitarte guztian eta azken justifikaziora arte.

  • Dirulaguntza deialdia 75.000 eurokoa da.
  • Proiektuak gauzatzeko epea 2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartekoa da.
  • Elkarte bakoitzak proiektu bakarra gauzatzeko dirulaguntza eska dezake. Eskatutakoa 10.000 euro edo gutxiago izango da.
  • Diruz lagunduko dira genero-ikuspegia duten LGTBI+ pertsonen aukera-berdintasuna sustatzeko jarduerak biltzen dituzten proiektuak, bai eta bizitza sozialean, ekonomikoan, kulturalean eta lan-munduan parte hartzeko eta presentzia izateko jarduerak ere.

Eskaera-fasea

Eskaera telematikoa egitean, dokumentu hauek erantsi beharko dituzu, beren izenarekin behar bezala identifikatuta:

Emakida-fasea

Tramitazioa ataletik aurkeztuko da, eta bertan egongo da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena. Bi eranskin ditu:
    • I. eranskina. Organoen osaerari eta dedikazioari buruzko adierazpena.
    • II. eranskina. Kargudunen ordainsariei buruzko adierazpena.
  • Urteko azken kontuen kopia.

Justifikazio-fasea

Honako agiri hauek aurkezteko azken eguna: 2026ko azaroaren 5a.

Nafarroako Gobernuaren eta NABIren logo ofiziala.

Tramitazioa

Epea: 26/11/06 - 26/12/16

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

455E/2026 Ebazpena, deialdia ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea, 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 421 588
Posta elektronikoa: lgtbi.inai@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.